Justizia herritarrengana hurbiltzen

Erreportajeak

Gaurtik aurrera Prozedura Zibilaren Legearen erreforma indarrean da

BOEn atzo argitaratu zen eta gaur indarrean da Prozedura Zibilaren Legearen erreforma. Arau berriak, informazio-teknologien erabileraren bitartez, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera epaitegietatik papera kentzea du helburu.

Prozedura Zibilaren Legearen erreformak, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera epaitegietatik papera kentzea du helburu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Urriaren 7an indarrean jarri den arau berriak ezarriko dituen berrikuntza nagusien artean, hurrengoak daude: Justizia Administrazioaren jakinarazpenak telefono bidez edo posta elektroniko bidez jasotzeko aukera, enkante elektronikoen erregulazioa eta jaiotza-inskripzioak ospitaletik egiteko aukera.

Arauan jasotakoaren arabera, orain arte paperean egiten ziren Justizia Administrazioaren jakinarazpen asko, hemendik aurrera elektronikoki egingo dira, bai posta elektroniko bidez zein  SMS bitartez. Zentzu horretan, Justizia Administrazioarekin lan egiten dutenak eta Prokuradoreen Elkargoak, jakinarazpenak elektronikoki egin ahal izateko bitartekoak jartzera behartzen ditu.

Horrez gain, datorren urtarrilaren 1etik aurrera, profesionalek eta organo judizialek ere, euren dokumentuak aurkezteko bitarteko elektronikoak erabili beharko dituztela zehaztuta dator testuan. Ildo horretatik, lokalizazioa errazteko, telefono zenbakia eta posta elektroniko helbidea eman beharko dute demandatuek.

Demandatuek jakinarazpenak telematikoki jasoko dituzte, posta elektroniko edo SMS bitartez.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Erreformak ezarritako beste aldaketa bat, ahozko judizioen prozedurari dagokio. Hemendik aurrera, demandari idatziz erantzun beharko zaio; demanda jartzaileak, judiziora joan aurretik, argudioak ezagutu ditzan. Gobernuak emandako azalpenen arabera, aldaketa horren helburua zuzenbide konstituzionaletik eratorritako babes judizial eraginkorraren bermea indartzea da.

Arauaren arabera, ahozko judizioan zehar konklusioen izapideak adosteko aukera dago; horren bitartez, ikustaldiaren amaieran aldeek euren alegazioak egin ahal izango dituzte. Gainera, aldeek ikustaldiaren izapideari uko egin diezaiokete; beti ere, Auzitegiak egoki baderitzo.

Prozedura monitorioan ere aldaketak egin dira, araua Europako Batasuneko zuzenbidera egokitzeko eta kontsumitzaileen eskubideen babesa hobetzeko. Horretarako, jakinarazpenetarako izapideak hobetu dira; orain, prozedura judizialean inplikatutakoei zuzendutako komunikazio-egintzak prokuradoreen ardura izango dira.  

PZLren erreformak enkante elektronikoak egiteko prozedura arautzen du.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Prozedura Zibilaren Legearen erreformak enkante judizialen prozedura ere arautzen du. Orain arte, aukera hori arautu gabe zegoen eta egintza mota horiek aurrez aurrekoak bakarrik izan zitezkeen. 

Lege berriak, Erregistro Zibilera joan gabe, seme-alaben jaiotza-inskripzioa ospitalean egiteko aukera emango die gurasoei.

Jaiotza-inskripzioak ospitalean egin ahal izango dira, Erregistro Zibilera joan gabe.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2015ko urriaren 7ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erreportajeak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Justizia.net-ek %29 bisitari gehiago izan ditu 2014an

Justizia.net-ek %29 bisitari gehiago izan ditu 2014an

www.justizia.net Justizia eta Herri Administrazio Sailaren web atariak 488.966 bisitari izan ditu 2014. urtean, 2013. urtean baino %29 gehiago (orduan 378.199 bisitari izan zituen), eta 2012an izandakoen ia bikoitza (268.525). 

Bisitari milioi erdi hori 674.539 aldiz sartu da atarian, 2013an baino %23 gehiago. Gainera,  2.289.049 ikustaldi egon dira, aurreko urtean baino %6,78 gehiago.

 

2015ko otsailaren 6ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook