Justizia.net-ek %29 bisitari gehiago izan ditu 2014an

www.justizia.net Justizia eta Herri Administrazio Sailaren web atariak 488.966 bisitari izan ditu 2014. urtean, 2013. urtean baino %29 gehiago (orduan 378.199 bisitari izan zituen), eta 2012an izandakoen ia bikoitza (268.525).
Bisitari milioi erdi hori 674.539 aldiz sartu da atarian, 2013an baino %23 gehiago. Gainera, 2.289.049 ikustaldi egon dira, aurreko urtean baino %6,78 gehiago.