Justizia herritarrengana hurbiltzen

Erreportajeak

Eskubideak pausoz pauso XI: Informazio-eskubidea

Informazio-eskubidea

Internetetik edo sare sozialen bidez edozein motako mezuak bidaltzea eta jasotzea pentsaezina litzateke duela zenbait hamarkada, ez bakarrik bitarteko teknikorik ez zegoelako, baizik eta -eta batez ere-, informazioa jasotzeko eta bidaltzeko aukera mugatuta zegoelako.

Izan ere, erregimenaren ideologia eta morala zaintzeko xedez, Francoren diktadurak informazio guztiaren gaineko kontrola ezarri zuen; era horretara, zentsuratzaileek prentsa idatzian erabilitako esaldien zuzentasun politikoa, filmetako eszenak  lizunak ziren ala ez, edo hedabideetan jaso zitezkeen aitorpenen egokitasuna erabakitzen zuen. Bestalde, informazio ofiziala partziala zen edo ukatu egiten zen. Horren ondorioz, ezinezkoa zen informatuta egotea edo jasotako informazioa egiaztatzea. 

2020ko irailaren 23ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erreportajeak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Eskubideak pausoz pauso: Adinekoen eskubideak

Eskubideak pausoz pauso: Adinekoen eskubideak

Giza eskubideak zibilak eta unibertsalak, politikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak dira eta gizaki guztiei dagozkie, baita adineko pertsonei ere, bereziki kalteberak direlako eta  gainerakoen laguntza eta zaintza behar izateko aukera gehiago dituztelako.

Baina orain arte adinekoen eskubideak ez dira berariaz aintzakotzat hartuak izan Nazio Batuengatik, ez konbentzio ez hitzarmen bidez ere, beste gizatalde batzuekin egin den bezala (haurrak, emakumeak, edo duela gutxi, urritasuna duten pertsonak).

2020ko ekainaren 18ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erreportajeak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook