Justizia herritarrengana hurbiltzen

Eskubideak pausoz pauso V: Transexualitatea

Eskubideak pausoz pauso V: Transexualitatea

1978an Konstituzioa onartu zenetik gauzak nabarmen aldatu dira transexualitateari dagokionez. Atzera begiratuz gero, azken hamarkadetako albisteek argi erakusten dute euskal gizarteak homosexualitateari eta transexualitateari buruz duten jarrera hobetu egin dela: Toleranteagoak eta integratzaileagoak gara, eta azken ikerketen arabera, euskal gizartea irekienetako eta ulerkorrenetako bat da. Hala ere, pertsona transexualen elkarteen ustetan, oraindik badago kolektiboaren eskubideekin lotutako konpondu beharreko hainbat arazo.

Euskadiko pertsona transexualen errealitatea gertutik ezagutzeko asmoz, Errespetuz elkarteko –pertsona transexualen babeserako eta integraziorako elkartea- Ares Piñeiro eta Sarai Montes-ekin elkartu gara, baita Bea Sever Naizen, adingabe transexualen familien elkarteko kidearekin ere. Elkarte biek batzar-leku berdina erabiltzen duten arren, bakoitzaren ibilbidea oso ezberdina da:  Errespetuz 2007an sortu zen eta pertsona transexualez osatutako Euskadiko elkarte bakarra da. Harro daude egindako lanaz, Espainian mota horretako bost elkarte bakarrik baitaude: Madrilen, Bartzelonan, Sevillan, Kanarietan eta nola ez, Euskadin. Bestalde, Naizen 2015ean sortu zen, eta mota horretako Euskadiko elkarte bakarra da. Hala ere, estatu mailako egoera oso ezberdina da, mota horretako elkarte kopuruak nabarmen egin duelako gora azken urteetan, eta dagoeneko badaude hamarnaka batzuk. Errespetuzen poz handiz hartu dute egoera berria, “adingabe transexualen familiek indarberritu egin gaituzte”.

2019ko maiatzaren 23ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erreportajeak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*