Justizia herritarrengana hurbiltzen

Espainola izateko testa gaindituko al zenuke?

Espainola izateko testa gaindituko al zenuke?

Datorren urriaren 29an Espainiako Konstituzio, Gizarte eta Kulturaren Ezagutzari buruzko lehenengo proba (EGKE) egingo dute, espainiako nazionalitatea eskuratu nahi duten  hautagaiek.  Atzerritar egoiliarrek eta Espainiarekin lotura duten sefardiek Cervantes Institutuak kudeatutako proba hau gainditu beharko dute.

EGKE proba erantzun bakarreko 25 galderaz osatuta egongo da. Galderak, Konstituzioari buruzkoak (Gobernua, legeria eta herritarren parte-hartzea Espainian) eta espainiako kulturari, historiari eta gizarteari buruzkoak izango dira.  Hautagai bakoitzak 45 minutu izango ditu azterketa egiteko, eta gutxienez 15 galdera zuzen erantzun beharko dira proba gainditzeko.

Jarraian, EGKEn egiten diren hainbat galdera ikus ditzakezu:

  1. Estatuburua…
    a) Gobernuko presidentea da.
    b) Erregea da.
    c) Atzerriko ministroa da.
     
  2. Botere legegilea…
    a) Presidenteari eta ministroei dagokie.
    b) Epaile eta magistratuei dagokie.
    c) Diputatu eta senatariei dagokie.
     
  3. Nork osatzen du autonomia erkidegoetako organo betearazlea?
    a) Presidenteak eta ministroek.
    b) Alkateak eta zinegotziek.
    c) Presidenteak eta sailburuek.
     
  4. Espainolek botoa emateko gutxienez hurrengo adina izan behar dute:
    a) 16 urte.
    b) 18 urte.
    c) 21 urte.
     
  5. Oinarrizko hezkuntza (lehen eta bigarren hezkuntza, 6 urtetik 16 urtera). Derrigorrezkoa eta doan da.
    a) Egia.
    b) Gezurra.
     
  6. Ze autonomia erkidego osatzen dute Alacant, Castello eta Valentziak?
    a) Asturiasko Printzerria
    b) Andaluzia.
    c) Valentziako Erkidegoa.
     
  7. Museo hauetatik, zein dago Bilbon?
    a) Centro de Arte Reina Sofia Museo Nazionala.
    b) Thyssen Bornemisza museoa.
    c) Guggenheim museoa.
     
  8. Zein da Penelope Cruz-en lanbidea?
    a) Abeslaria.
    b) Gitarra-jolea.
    c) Aktorea.
     
  9. Espainian, zenbat kide behar dira familia ugaria izateko?
    a) Bikotea eta seme-alaba bat.
    b) Bikotea eta bi seme-alaba.
    c) Bikotea eta hiru seme-alaba.
     
  10. 750ml-ko ur botila erosiz gero, hurrengo kantitatea erosi dugu:
    a) 3/4 litro.
    b) Litro erdi.
    c) Litro bat.

Zenbat erantzun asmatu dituzu? Inskripzioak 85 euro balio ditu eta hautagai bakoitzak azterketa gainditzeko bi aukera dauzka. Cervantes Institutuak online plataforma bat jarri du abian: http://ccse.cervantes.es. Bertan, EGKE probari buruzko informazio guztia dago (deialdien datak, gidaliburuak, azterketa motak, e.a.)

Eta zuk, espainola izateko testa gaindituko al zenuke?

  • Konstituzioari eta Espainiako Kultura eta Gizartearen Ezagutza probari buruzko informazio gehiago behar baduzu, Cervantes Institutuaren http://ccse.cervantes.es plataformara jo.
  • Erantzunak:  1-b / 2-c / 3-c / 4-b / 5-a / 6-c / 7-c / 8-c / 9-c / 10-a.

 

2015ko urriaren 14ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. 2 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

2 Iruzkinak

Webmaster de JustiziaNet2015/10/16
Hola Ramón, ya hemos corregido el error. Evidentemente, el Jefe del Estado es el Rey. Muchas gracias por avisarnos. Respecto a lo que comentas sobre la pregunta número 10, yo creo que la hacen porque en España para medir volúmenes se utiliza como medida el litro, pero en otros países se utilizan galones, onzas, pintas... Saludos
ramon2015/10/16
Lo primero: En la pregunta número uno han puesto como respuesta correcta la a. Es decir que el jefe del estado es....... Mariano Rajoy!!! Desde cuando? No es el rey? Si los que hacen el test no saben las respuestas....... Apaga y vámonos.

Lo segundo: alguien puede explicar qué tiene que ver la pregunta número 10 con la cultura española? Sorprendente. Esa pregunta esta fuera del temario.

Lo tercero: No llego a entender qué tiene que ver ser español con responder bien a esas preguntas. Una idea muy injusta esa del test.

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*