Justizia herritarrengana hurbiltzen

Espetxeratzearen alternatibak

Espetxeratzearen alternatibak

2013ko lehen sei hilabeteetan 2.000 pertsonek ordezkatu dituzte zigorrak komunitatearen onerako lanengatik. 

Zigor Kodearen arabera, zigortuak sistema horretaz baliatu daitezke, baldin eta kartzela zigorra urtebete baino gutxiagokoa bada, eta bi urte baino gutxiagokoa bada ohiko delinkuentziaren kasuan.  Isun bat ordaindu behar duten pertsonek ere, kaudimengabeak badira, isuna komunitatearen onerako lanengatik ordezkatu dezakete.

Euskadin, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua (ZKEZ) da komunitatearen onerako izango den lana eginarazteko, zigor askatasun-gabetzaileak eteteko eta kondenak ordezkatzeko beharrezkoak diren ekimenez arduratzen dena. 

2013ko lehen sei hilabeteetan 1.970 pertsona baliatu dira EAEko sistema horretaz eta   zigorrak komunitatearen onerako lanengatik ordezkatu dituzte. Kasu guztiak larritasun-maila txikikoak izan dira, gehienak trafikoko lege-hausteekin eta genero indarkeriarekin erlazionatuta zeuden.

Zeintzuk dira lan horien nondik norakoak? Gehienak kondenatua berriro heztea helburu duten tailerrak dira.

Trafikoko lege-haustea izan bada, bide-segurtasunari buruzko informazioa ematen zaio, talde-dinamikaren bitartez edo trafiko istripuetako biktimekin batzartzearen bitartez. Genero indarkeria delituengatik zigortutakoen kasuan, genero berdintasunari buruzko eta norbere burua kontrolatzeari buruzko taldeko edo banakako sesioak egiten dira.

2013ko irailaren 10ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*