Justizia herritarrengana hurbiltzen

Europa osoko bideratzaile eta bitartekariak Bilbon elkartuko dira Zigor-arloko Justizia Errestauratiboari buruz hitz egiteko

Europa osoko bideratzaile eta bitartekariak Bilbon elkartuko dira Zigor-arloko Justizia Errestauratiboari buruz hitz egiteko

Justizia Errestauratiboaren Europako Funtsak (European Forum for Restorative Justice, EFRJ) Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailarekin eta Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan,  “From Penal Mediation to Restorative Justice” (Zigor-arloko Bitartekaritzatik Justizia Errestauratibora) sinposioa antolatu du ekainaren 5ean eta 6an Bilbon. 

Sinposioan Euskadiko Justizia Errestauratibo Zerbitzu (JEZ) berria aurkeztuko da, Europako Kontseiluak Estatu Kideei Zigor-arloko Justizia Errestauratiboaren arloan egindako CM/Rec (2018) 8 gomendioa, 2018ko urriaren 3koa jarraituz

Jardunaldiak batik bat praktikoak eta parte-hartzaileak izango dira, ingelesez eta aldibereko itzulpenarekin. Bertan parte hartuko dute Europa guztiko Justizia Errestauratiboko bideratzaileek eta adituek, praktika eta esperientziak partekatzeko asmoz.   

“Bestearen begirada”

Era berean, ekainaren 5ean 20:30ean “Bestearen begirada” lana antzeztuko du 43-2 Proyecto konpainiak Azkuna Zentroan.  Antzezlana ETAko presoen eta ETAko biktimen artean Langraizen (Araban) egin ziren topaketa errestauratiboetan  oinarrituta dago.  Antzerki taldeak Justizia Errestauratiboan prestakuntza jaso du eta arlo horretan prestakuntza ematen du, eta Europako Foroak egiten duen lanari ikuspegi artistikoa ematen dio.

Lana aurkeztu ostean mahai-ingurua egongo da. Bertan hitz egingo dute topaketa horietan bideratzaile eta bideratzaile taldearen arduradun izan zen Esther Pascualek, Maria San Miguel aktoreak eta Biktimologia eta Justizia Errestauratiboan aditu Gemma Varonak. Hiruek aztertu dituzte arteak eta Justizia Errestauratiboak eskaintzen dituzten aukerak.

2019ko martxoaren 21ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*