Justizia herritarrengana hurbiltzen

Euskadiko Justiziako lehen EPEko probak abian dira

Euskadiko Justiziako lehen EPEko probak abian dira

Datorren martxoaren 12an, EHUren Gasteizeko Campusean Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Erkidegoan sartzeko hautaketa-prozesuaren lehenengo ariketa egingo da.

Hautaketa-proben artean, Eusko Jaurlaritzak azterketak prestatuko ditu, izangaiek Euskal Foru Zuzenbide Zibilaren inguruan dituzten ezagutzak eta euskara-ezagutza egiaztatu ahal izan ditzaten. 

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE-IVAP) egingo ditu bi proba horiek, eta merezimendu gisa balio izango dute.  Horrela bada, horiek gainditzen dituztenek aukera gehiago izango dute Euskadiko Justizia Administrazioan sartzeko.

Euskadin eskainitako lanpostuak

Euskadin 2011tik ez da egin EPErik Justizia Administrazioan; deialdi garrantzitsuena da, halaber, lanpostu kopuruari dagokionez, langile horien transferentzia 1996an egin zutenetik. Euskadin eskainitako lanpostuak hurrengoak dira:

  • Auzitegiko medikuntza: 5 lanpostu.
  • Prozesu eta Administrazio Kudeaketa: 34 lanpostu. Txanda libreko Kudeaketako lehen probarako aurreikusitako data: Martxoak 12.  Barne promoziokoak apirileko bigarren hamabostaldirako aurreikusita daude. 
  • Prozesu eta Administrazio Izapidetza: 88 lanpostu. Txanda libreko Kudeaketako lehen probarako aurreikusitako data: Maiatzeko bigarren hamabostaldia. Barne promoziokoak apirileko bigarren hamabostaldirako aurreikusita daude.
  • Laguntza Judiziala: 30 lanpostu. Lehen probarako aurreikusitako data: Ekaina.
2016ko otsailaren 23ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*