Justizia herritarrengana hurbiltzen

Euskadin egiten diren jakinarazpen judizialen erdia baino gehiago modu telematikoan egiten dira

Euskadin egiten diren jakinarazpen judizialen erdia baino gehiago modu telematikoan egiten dira

Eusko Jaurlaritzak informatika-aplikazio propio bat sortu du, Euskadiko justizia-arloko profesionalen arteko komunikazioa kudeatzeko: «JustiziaSip». Tresna hori guztiz integratua dago Eusko Jaurlaritzak espediente judizialak kudeatzeko diseinatutako kudeaketa prozesalaren sisteman («JustiziaBat»). Ingurune informatiko itxi horrek segurtasun-berme guztiak ditu eta jarduera judizial eta fiskal guztiak biltzen ditu.

«JusticiaSip» % 100ean ezarri da, eta guztiz erabilgarri dago hiru lurralde historikoetako abokatuen eta prokuradoreen sei elkargoetan eta Euskadiko hiriburuetako barruti judizialetako jurisdikzio guztietan (zibila, penala administrazioarekiko auziena eta lan-arlokoa). 

Urtarrilaren 1etik, 182.018 jakinarazpen judizial egin dira Euskadin, eta modu telematikoan egin dira horietako 100.909, hau da, % 55,4. Gehienak Bizkaian eta jurisdikzio zibilean izan dira.

Aurten, gainera, Eusko Jaurlaritzak programa pilotu bat martxan jarri du jakinarazpen judizialen digitalizazioa izapide-idazki batzuetara ere zabaltzeko (ahalmenak, probak, deklarazio-eskaerak, etab). Araban abokatutzan lanean ari diren pertsona guztiak eta hiru lurralde historikoetako 54 prokuradore ari dira programa horretan parte hartzen. Komunikazioen digitalizazioa konkurtsoko administratzaileetara, lan-harremanetako gradudunetara eta euskal erakundeetako zerbitzu juridiko guztietara zabaltzea izango da hurrengo urratsa.

Eusko Jaurlaritzak 139,9 milioi euroko inbertsioa egingo du aurten Euskadiko justizia-administrazioan, iaz baino % 4 gehiago. Horietatik, 17,9 milioi euro informatika-sistema judizialean inbertituko dira oso-osorik. Lan horiekin lortu nahi den azken helburua Euskadiko justizia-administrazioan paperik ez erabiltzea da.

2016ko otsailaren 29ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*