Justizia herritarrengana hurbiltzen

Euskal ikasleek abokatu izateko azterketak egin dituzte

Euskal ikasleek abokatu izateko azterketak egin dituzte

Larunbat honetan, Deustuko Unibertsitatea abokatu izateko azterketen 9 egoitzetako bat izan da.  Urriaren 30eko 34/2006 Legea, Abokatu eta Auzitegietako Prokuradore lanbideetarako sarbideari buruzkoa, indarrean jarri zenetik egiten den hirugarren azterketa da.

Guztira, berariazko ikasketak egin dituzten EAEko 217 ikaslek  egin dute azterketa Bilbon, Deustuko Zuzenbide Fakultatean, hain zuzen ere. Gainontzeko hautagaiek, berariazko  ikasketak egin dituzten hirietan egin dituzte azterketak, hala nola Bartzelonan, Malagan, Pontevedran, Valentzian, Murtzian,Las Palmasen, Valladoliden edo Madrilen.

4.081 hautagai aurkeztu dira, eta lau orduz idatzizko azterketa objektiboa egin behar izan dute. Azterketak erantzun anitzeko galdera teoriko-praktikoak zituen. Azterketa gainditu ez dutenei 2016ko bigarren seihilekoan bigarren deialdi bat egongo dela jakinarazten zaie.

2016ko otsailaren 29ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*