Justizia herritarrengana hurbiltzen

Euskara eta Justizia

Eman zeure euskara!

Eman zeure euskara!

Auzia Euskaraz proiektuaren baitan arlo juridikoko eragile euskaldunen sarea eratzen ari gara.  Helburuak: esparru juridiko bereko zein desberdinetako kideek elkarren berri izatea, informazioa partekatzea eta euskaraz lan egiteko tresnak (tresna informatikoak, kontsulta zerbitzua, formulario juridikoak, lexiko normalizatua…)  eskuragarri jartzea…

Komunitateko kide diren eragile juridikoak:

  • epaile eta magistratuak
  • abokatu eta prokuradoreak
  • Justizia Administrazioaren letraduak 
  • unibertsitateko irakasleak
  • epaitegietako funtzionarioak   
  • auzitegietako medikuak
  • lantalde psikosozialeko langileak   
  • fiskalak
  • Notarioak
  • Zuzenbide arloan dihardute beste hainbat profesional


Komunitateko kideak euskara emaile izango zarete. Jakin ezazue euskara emaileen datu basea kontsultagai izango duzuela aurki. Justizian euskaraz aritzeko prest bazaude, eman izena euskara emaileen komunitatean.

Izena emateko bi aukera:

  • Bete formulario hau.
  • Abokatu edo prokuradorea bazara, izena emateko orriak aurkituko dituzu abokatu eta prokuradoreen elkargoetako bulegoetan.

Euskara emaile izateagatik beheko irudian ageri den mahaigainekoa jasoko duzu, zure lanlekura gerturatzen direnei euskaraz egitera gonbidatzeko.

Eman zeure euskara

 

 

 

 

 

Eman izena eta jarriko gara zurekin harremanetan.
 

2015ko urriaren 23ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Euskara eta Justizia. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Euskara emaileak Bergaran eta Gernikan

Euskara emaileak Bergaran eta Gernikan

Auzia euskaraz proiektuan parte hartzen dugunok aurrerapausoak eman nahi ditugu arlo prozesalean euskararen presentzia handitzeko. Une hauetan gure indarrak bi barruti zehatzetan, Bergara eta Gernikan, dauzkagu jarrita eta horien berri ematera gatoz.

Pasa den ekainean Eman zeure euskara! kanpaina jarri genuen martxan bi epaitegi horietan. Oro har kanpainaren helburua da arlo juridikoan jarduten duten eragile guztien komunitatea sortzea, alegia, justizia arloko euskara emaileen komunitatea. Azken batean nahi duguna da, batetik, harreman sare dinamikoa sortzea partaideen artean, eta bestetik, komunitateko partaideei euskaraz lan egiteko laguntza tresnak eskaintzea (formazioa, tresnak, kontsulta zerbitzua…).

Zenbaki politak lortu genituen bi epaitegietan: 32 euskara emaile Gernikako barrutian, eta 35 Bergarakoan.Tartean daude epaitegietako langileak, abokatuak, prokuradoreak, idazkari judizialak eta epaileak. Bi barruti horietan ekin diogu bideari, baina asmoa da autonomia erkidegoko barruti guztietara zabaltzea egitasmoa.

Kanpaina egiteaz gainera, Gernikako eta Bergarako epaitegietan bi saio egin ditugu euskara emaileekin, epaitegietako euskararen egoera aztertu eta,normalizazioa helburu hartuta,aurrera begira zer egin adosteko. Askotariko proposamenak bildu ditugu: abokatuen euskarazko txanda ezagutaraztea; deklarazioak euskaraz egin eta jasotzeko aukerak zein izan daitezkeen; prozedurarik errazenen zerrenda, idazkiak euskaraz aurkeztu eta izapidetzeko urratsak egiten hasteko; eta abar.

Proposamen horiek guztiak gure esku ditugu orain, eta konpromisoa hartu dugu barruti horietako idazkari eta epaile euskaldunekin elkartu eta horiek kontrastatzeko. Zeregin horri ekingo diogu orain. Horren ondoren,berriro bilduko gara barruti horietako euskara emaileen komunitateko kideekin eta epaile zein idazkariekin egindako bileren emaitzak aztertuko ditugueta, guztien ekarpenak aintzat hartuta, hurrengo urratsak definitu.  

2015ko irailaren 14ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Euskara eta Justizia. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook