Justizia herritarrengana hurbiltzen

Euskara eta Justizia

Euskararen Eguna, Abenduak 3

Euskararen Eguna, Abenduak 3

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen dugu, San Frantzisko Xabierren egunean. Santua 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere amahizkuntzan esan zituen, euskaraz.

1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau Euskararen Nazioarteko Egun gisara, eta 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.

2014ko abenduaren 3ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Euskara eta Justizia. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Bozkatu AuziaEuskaraz 2014ko Bubersarietan

Bozkatu AuziaEuskaraz 2014ko Bubersarietan

Auzia Euskaraz blogak Internet & Euskadi Buber Sarietan parte hartuko du, euskarazko proiektuen atalean. Saridunak internet bidezko herritarren bozketa  eta epaimahai bidez aukeratuko dira.   Hortaz, AuziaEuskaraz blogaren aldeko botoa eskatu nahi dizugu

Internet & Euskadi Elkarteak antolatzen duen lehiaketan bozkatzeko epea azaroaren 13an hasi zen eta azaroaren 18an amaituko da. Kategoria bakoitzean boto kopuru gehien lortzen duten bost proiektu onenen artetik, epaimahaiak 3 saridunak aukeratuko ditu.

  • Gogoratu: bozkatzeko epea azaroaren 18an amaituko da.
  • Bozkatzeko, Bubersariak web-atarian izena eman behar duzu; adierazitako pausuak jarraitu eta ondoren www.auziaeuskaraz.eus aukeratu ezazu euskarazko proiektuen kategorian.
  • Zer da Auzia Euskaraz? "Auzia Euskaraz" proiektuaren helburua EAEko edozein epaitegitan auziak osorik euskaraz izapidetu ahal izatea da. Horrez gain, eragile juridiko bakoitzak (epaileak, idazkariak, fiskalak, prokuradoreak, abokatuak, e.a.) bere eragin eremuan gai judizialetan euskararen erabilera bultzatzea ere du helburu.
  • Auzia euskaraz proiektua hobeto ezagutu nahi baduzu, blogean sartu eta hileroko buletina jasotzeko izena eman ezazu.
2014ko azaroaren 14ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Euskara eta Justizia. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook