Justizia herritarrengana hurbiltzen

Euskara eta Justizia

Euskararen Eguna epaitegietan: 365 egunez Eman Zeure Euskara!

Euskararen Eguna epaitegietan: 365 egunez Eman Zeure Euskara!

























 

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Bilbo eta Donostiako epaitegietan informazio mahaiak jarrita. 

Horrez gainera, egun horretan amaitu zen Hizkuntzen Ginkana. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

7 galderak asmatu zituztenen artean zozketa egin genuen, eta ISABEL BENGOETXEA, Bilboko epaitegietako langilea, izan da zorteduna; berak eraman du Errigorako saskia etxera. ON EGIN!!!

2015ko abenduaren 11ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Euskara eta Justizia. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.

Zorionak guztioi!

Egun hau aprobetxatu nahi dugu iragartzeko 397 euskara emaile ditugula EAEn justiziaren alorrean!

Euskara emaileen komunitatea osatzen dugu Justizia Administrazioan diharduten langile, epaile, letradu, abokatu, prokuradore fiscal... euskaldunok.

Euskara emaile izan nahi duzu? Bi aukera dituzu:

  • Eman izena.
  • Hurbildu zaitez hiriburuetako epaitegietako sarreretan jarriko ditugun mahaietara.

 EMAN ZEURE EUSKARA! 

2015ko abenduaren 2ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Euskara eta Justizia. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook