Justizia herritarrengana hurbiltzen

Euskara eta Justizia

Adierazpen bateratua irakurri dute Euskadiko erakunde nagusiek igandean ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira

Adierazpen bateratua irakurri dute Euskadiko erakunde nagusiek igandean ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira

Elkarlana eta aktibazioa euskararen erabilera sustatzeko. Horiexek izan dira herri erakundeek datorren igandean ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira onartu eta aditzera eman duten adierazpenaren oinarriak. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean irakurri dute adierazpen hori eta, informatu dutenez, datorren igandean ildo horren aldeko apustua berretsiko dute egun hori dela-eta Europa Jauregian izango den ospakizun nagusian.

Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde nagusietako ordezkariak izan dira adierazpenaren aurkezpenean: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaran; Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Igone Martinez de Luna; Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari Mikel Irizar; Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari Ana de Castro; Gasteizko Udaleko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa, Donostiako Udaleko Kultura, Euskara eta Hezkuntza zinegotzi Miren Azkarate; eta Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza zuzendari Jone Unzueta. Haiekin batera izan dira, baita ere, EUDELeko euskara arduradun Aitor Aldasoro eta UEMAko presidente Josu Labaka.

Adierazpen honetan “elkarlanaren” garrantzia nabarmendu dute euskararen erabilera sustatze aldera: “Euskara urtean egun batez dugu ospakizunerako gai, eta 365 egunez langai. Elkarlanerako gai. Adostasunerako gai. Eta ospakizun eguna baliatu nahi dugu, hain zuzen, ilusioaren hauspoa haize berriz betetzeko. Indar berriez sendotzeko denon eginahala. Hori behar baitu euskarak, hori behar baitugu euskara guztion ezpainetan, kaleetan, etxeetan, ziberespazioan, lantokietan, pantailetan, paperetan nahi dugunok: ilusioa. Eta elkarlana. Auzolana”.

Horrela, adierazi dutenez, momentu egokia da lankidetza hori berrikuntzaren bidetik sendotzeko. “Une aproposa da euskararen lurralde eta eremu guztietako herri aginteen arteko lankidetza ere berrikuntzaren bidetik sendotzeko. Erabileraren mesedetan. Eta euskarak elkarlan horien guztien premia du. Ezinbestez”, gehitu dute.

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izango da datorren igandeko Europa Jauregiko ekitaldi nagusian; eguerdiko 12.00etan hasiko da eta erakundeetako zein euskalgintzako ordezkariak izango dira han.

2017ko azaroaren 30ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Euskara eta Justizia. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook
  • Google +

Hasi gara urratsak egiten Tolosako epaitegietan

Hasi gara urratsak egiten Tolosako epaitegietan

Auzia Euskaraz blogean jakinarazi genuen moduan, Tolosako barruti judizialeko euskara emaileekin bi bilera egin genituen maiatzean, epaitegietako hizkuntza-normalizazioko hainbat gai jorratzeko. Eragile juridiko desberdinetako 8 lagun elkartu ginen han, eta, oro har, otsailean egindako azken bileratik hona bizitakoak azaldu zitueneragile bakoitzak: egindako lana, antzemandako arazoak, izandako zalantzak...

Beste helburu batzuk ere erdietsi diren arren, bi datu dira Tolosako epaitegietan abiarazitako proiektu honen emaitza begi bistakoak: batetik, 2017an epai bat eman da euskaraz, eta, bestetik, 4 auzierregistratu diraeuskaraz, bat arlo zibilekoa eta hiru zigorrekoak.

Zenbakiak apalak badira ere, emandako pausoa handia da, gure ustez; izan ere, arlo prozesalean euskara erabiltzea ez da batere ohikoa, eta, horrenbestez, bidea egiten hasi garela esateko moduan gaude. Hala ere, zeregin berriei ekiten diegunean gertatu ohi den bezala, arian-arian, zer hobetu ikusi dugu hainbat arlotan, hala nola dokumentu elebidunak izapidetzean, euskarazko auzien prozeduran, itzulpenak bideratzeko moduan...

Bada, bileretan partekatutako esperientziei esker eta eragile juridikoek proposatutako hobetzekoak aintzat hartuta, arazo zein oztopoak bideratzeko ekintza zuzentzaileak inplementatzen hasita gaude dagoeneko. Irailean elkartuko gara hurrena.


Guztiok gure aletxoa jarrita, bultzada handia eman ahal diogu euskarari epaitegietan.

Eman zeure euskara!

2017ko ekainaren 2ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Euskara eta Justizia. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook
  • Google +