Justizia herritarrengana hurbiltzen

Eusko Jaurlaritza

Justizia.net, Administrazio eta Erakunde Publikoen @asLAN Sarietan finalista

Justizia.net, Administrazio eta Erakunde Publikoen @asLAN Sarietan finalista

Justizia.net, Euskadiko Justizia Administrazioaren web atari publikoa, finalista izango da Administrazio eta Erakunde Publikoen IV. @asLAN Sarietan, “Justizia eta Barne Saila” mailan.

@asLAN Elkarteak abian jarritako ekimen honek Espainiako Administrazio Publikoan Informazio eta Komunikazio Teknologia berrien (IKT) ezarpen eta erabileran izandako esperientzia arrakastatsuak aitortzea du helburu.

Laugarren edizio honetan 59 Erakunde Publikotako 71 ekimen izan dira lehian, eta 635 profesionalek parte hartu duten prozesu ireki baten bidez 24 finalista aukeratu dira.

Sari banaketa martxoaren 29an egingo da, IP, SITI/asLAN’2012 teknologia eta sareetan espezializatutako Azoka eta Kongresuaren itxiera ekitaldian. Sari banaketa Borja Adsuarak gidatuko du, Industria, Energia eta Merkataritza Ministerioko Red.es erakunde publikoko zuzendari nagusiak.

  • @asLAN-i buruz: Sare sistema, internet eta telekomunikazioen hornitzaile den @asLAN Elkartea 1989an eratu zen. Elkartearen helburua Espainian, enpresa arloan, sare eta telekomunikazio teknologiak bultzatzea eta hedatzea da. Gaur egun @asLAN Elkartean 100 enpresatik gora daude, eta hauen artean sare ekoizle, integratzaile, banatzaile eta telekomunikazio operadore garrantzitsuenak daude.
  • @asLAN Sarietan Justizia.net-i eman nahi diozu botoa? Zabalik duzu “Justizia eta Barne Saila” atalean hiru finalisten artean ekimen onena izan duena aukeratzeko epea. Bozketan parte hartzeko, lehendabizi SITI/asLAN’12 Azokaren web atarian izena eman behar duzu, eta, gero, “Justizia eta Barne Saila” atalean, Justizia.net-en aldeko botoa eman behar duzu. Eman botoa!
2012ko martxoaren 8ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Justizia.net irabazle 2011ko Buber sarietan, herritarrei zerbitzua emateko web onenen atalean

Buber Sariak

Justizia.net, Euskadiko Justizia Administrazioaren web orria, irabazle izan da 9. Buber sarietan, herritarrei  zerbitzua emateko web onenen atalean. Sari banaketa atzo izan zen EiTBko egoitzan Bilbon.

Jesus Maria García Aréjulak, Justizia Administrazioa Eraberritzeko Zuzendariak jaso zuen saria. Ekitaldian honeko hauek ere izan ziren: Patxi Sáez, Justizia.net-eko Proiektu arduraduna eta Cecilio Fernández, Bizkaiko Informatikako Lurralde arduraduna.

Buber sariak Euskadin, Internet esparruan, oso ezagunak dira, eta herritarrentzako balio erantsia duten  web atariak saritzeaz gain,  teknologia berrien erabileraren bitartez  gizartean eragile diren proiektuak ere saritzen dira euren bidez.

Lehenengo, sarietara aurkeztu ziren 200 web atarien artean, erabiltzaileek gogokoen zituzten web-guneak aukeratu zituzten . Ondoren, gai honetan aditua den talde batek kategoria bakoitzeko hiru web aukeratu zituen. Justizia.net-ez gain, herritarrei zerbitzua emateko web onenen atalean beste bi atari ere finalista izan dira: www.tendumi.com kanpinei buruzko gida, eta Why not? Fundazioaren web ataria. (www.fundacionwhynot.org).

9. Buber sarietako gainontzeko irabazleak:

  • Blog edo web korporatibo onena: www.lasterketak.com
  • Aplikazioa edo web software aske onena: www.librezale.org
  • Merkataritza elektroniko web-gune onena:  www.deskontu.com
  • Herritarren zerbitzurako ataria: www.justizia.net
  • Berrikuntzako-egitasmo onena:  Babelium Project
  • Euskarazko teknologia proiektu onena: Kulturize
  • Start-up egitasmorik onena: Ideable
  • Internazionalizazio proiektu onena: Basque culinary Center
  • Publizitate kanpaina onena: ilowcost
  • Elkartasuna bultzatzeagatik: EITB Maratoia
2011ko abenduaren 2ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook