Justizia herritarrengana hurbiltzen

Eusko Jaurlaritza

Euskadiko Justizia Errestauratiboaren Zerbitzua Europako Kontseiluaren gomendioarekin guztiz bat dator

Euskadiko Justizia Errestauratiboaren Zerbitzua Europako Kontseiluaren gomendioarekin guztiz bat dator

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak Justizia Errestauratiboaren I. Sinposioa inauguratu du. Sinposioak Bilbon Europa osoko justizia errestauratiboaren inguruko bostehun bat bideratzaile eta aditu batuko ditu, “Zigor-arloko Bitartekaritzatik Justizia Errestauratibora. Politikak eta Praktikak Trantsizioan” izenburupean.

San José sailburuak honako hau nabarmendu du: nolako garrantzia duen Eusko Jaurlaritza Europan pasa den urriaren 3an EBko Ministroen Batzordeak onetsitako gomendioa aintzat hartzen duen lehen administrazio publikoa izatea. Gomendio horren bidez, estatu kide guztiak eta agintari judizial eta erakunde publiko guztiak animatzen ditu justizia errestauratiboa erabiltzera eta eredu leheneratzaile berritzaileak garatzera.

Justizia Errestauratiboaren Zerbitzu berria –esan du– guztiz bat dator Europako Kontseiluaren gomendioarekin eta operadore juridikoekin elkarlanean jarduteko asmoarekin, aldeen eskubide besterenezinak bermatzeko beharrezkoak direla aintzat hartuta. Beraiek zehaztuko dute zer esparrutan sartu behar den prozesu eta akordio leheneratzailea, delituaren larritasun-mailaren ikuspegitik duen garrantzia eta zer prozedura-fasetan aplikatuko den”.

Justizia Errestauratiboaren ezaugarrietako bat da biktima justizia-sistemaren ekintzaren erdigunean jartzen dela eta, horrela, lege-terminoetan eta termino moral eta emozionaletan onbideratzeko bide ematen dela. Gainera, San José sailburuaren hitzen arabera, Euskadiko Justizia Errestauratiboaren Zerbitzu berria abian jartzeak beste jarduketa batzuk abiaraztea ere eskatzen du, besteak beste: parte hartzen duten operadore guztien etengabeko prestakuntza, justiziarekiko beste lankidetza-zerbitzu batzuk kudeatzen dituzten pertsonena barne –esaterako, Biktimari Arreta emateko Zerbitzua eta Zehapenak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua–. “Badakit nolako erronka dakarren Justizia Errestauratiboaren Zerbitzua martxan jartzeak, baina ziur nago aitzindariak izaten ari garela abentura erakargarrian, eta emaitza onak ekarriko dituela ere ziur nago”.

2019ko ekainaren 6ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Konbikzio-piezen enkantea, ekainaren 14an, Donostiako Atotxako Justizia Jauregian

Konbikzio-piezen enkantea, ekainaren 14an, Donostiako Atotxako Justizia Jauregian

Datorren ekainaren 14an, Donostiako Atotxako Justizia Jauregiko 11.zkiko Salan, gordailuko efektu piezen enkante publikoa egingo da:

Bitxi sorta enkantean (2019ko ekainak 14, 10:00etan): 4.120 euroko balio duen bitxi sorta. Enkantea datorren ekainaren 14an, Donostiako Atotxako Justizia Jauregiko 11.zkiko Salan izango da, 10:00etan.

Tresna elektrikoak sorta enkantean (2019ko ekainak 14, 10:15etan): 3.280 euroko balio duen tresna elektrikoak sorta. Enkantea datorren ekainaren 14an, Donostiako Atotxako Justizia Jauregiko 11.zkiko Salan izango da, 10:15etan.

  • Liburutegiko “Atzemandako ondasunak” atalean enkantean jarriko diren ondasunak, enkantean parte hartzeko baldintzak eta enkanteen ordutegiak ikus ditzakezu.

 

2019ko maiatzaren 23ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook