Justizia herritarrengana hurbiltzen

Eusko Jaurlaritza

Prozesu-epeak berrezarri dira gaur osteguna ekainak 4tik aurrera

Prozesu-epeak berrezarri dira.

Gaur, ekainak 4, prozesu-epeak eta eskubideen eta akzioen iraungitze datak eta preskripzio-epeak berrezarri dira. Epe horiek koronabirusak eragindako osasun arloko krisiari aurre egiteko 463/2020 Errege Dekretuak, martxoaren 14koak, eten zituen.

Arrazoi horregatik, ezarritako arauak malgutu dira eta epea edo epemuga duten idazkiak 14:00etatik 15:00etara aurkeztu daitezke, hitzordua eskatu gabe.

Datozen egunetan Organo Judizialetan, Fiskaltzetan eta Zerbitzuetan hitzordua eskatzeko zerbitzu berria jarriko da martxan.

2020ko ekainaren 4ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Euskadiko Justizia Administrazioan prozedurak hasteko idazkiak aurkezteko Aurretiko Hitzordu Zerbitzu berria

Aurretiko Hitzordu Zerbitzua

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak Euskadiko Justizia Administrazioan prozedura judizialak hasteko idazkiak aurkezteko Aurretiko Hitzordu telematiko Zerbitzu berria jarri du abian. Tresna horren bitartez profesionalek eta herritarrek Euskadiko epaitegietan hitzordu presentzialak eskatzeko aukera dute, eta eguna, ordua eta dokumentazioa aurkeztuko den Euskadiko epaitegia aukeratzeko aukera dago.

Era horretara Justizia Sailak denbora-tarte zehatzetan justizia jauregietan gerta daitezkeen pilaketak ekidin, eta ahal den neurrien epaitegien lana suspertu nahi du.

Tresna horrek ez du presako eta atzeraezineko auziekin erlazionatutako idazkiak aurkezteko aukera aldatuko. Auzi mota hauek hitzordurik gabe aurkeztu ahal izango dira, eta orain arte bezala banaketako zerbitzuetan jasoko dira.

Zerbitzu honen bitartez EZIN DA izapidetzeko idazkirik aurkeztu, eta  orain arte bezala telematikoki aurkeztu behar dira: Euskadiko Justizia Administrazioaren profesionalentzako JustiziaSip estranetaren bitartez.

Erabiltzeko gomedioak

Aldi baterako, eta Osasun Agintaritzak emandako lagunartetik urruntzeko aholkuak jarraituz, abokatu, prokuradore eta lan-harremanetako gradudunei arren eskatze zaie idazkien aurkezpenak neurrira ekartzea. Banaketa bideragarriagoa egiteko helburuarekin, asteko hitzordu bakarra eta hitzorduko gehienez 4 idazki onartuko dira. Aste batean hitzordu bat izanik beste bat eskatu duten profesionalei idazkien aurkezpena blokeatzeko aukera egongo da.

Hitzordu bakoitzeko, gehienez, pertsona bat egongo da eta eraikinean hitzordua baino bost minutu lehenago sartzeko aukera izango du, eta eraikinean sartzeko ezinbestekoa izango da hitzorduaren egiaztagiria erakustea (sms-a edo posta elektronikoaren kopia).

Gogoratu: hitzordua behar ez baduzu ezeztatu ezazu, gainerako balizko erabiltzaileek baliatzeko aukera izan dezaten.

Euskadiko Justizia Administrazioaren Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan sartzeko arazoren bat izanez gero, bidaliguzu posta elektroniko bat harremanetarako eremutik.

2020ko apirilaren 27ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook