Justizia herritarrengana hurbiltzen

Eusko Jaurlaritza

San Josť sailburuak "Emakumearen Aurkako Indarkeriko" Jardun-Plana aurkeztu du

San Josť sailburuak

María Jesús San José sailburuak aurkeztu du 2019-2021 aldirako Emakumearen Aurkako Indarkeriko Lan eta Justizia Sailaren jardun-plana. Planak esku hartzeko 6 esparru hartzen ditu aintzat eta, guztira, 34 jardun. Jardun horien bidez arlo hauetan eragin nahi da: erakundeen arteko koordinazioan; Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegietako langileen prestakuntzan; instalazioen egokitzapenean; eta biktimei zuzendutako informazio-, arreta- eta laguntza-zerbitzuen errefortzuan.

“Plan hau egitean biktimak jarri ditugu erdigunean —Nabarmendu du San Josék—; biktimei entzun diegu eta haiekin batera egin dugu haien premiei buruzko gogoeta, salatzeari beldurrik ez izateko eta bide judizialari beldurrik ez izateko”.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak azaldu duenez, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Jardun Plana modu parte-hartzailean prestatu da, eta zeregin horretan elkarlanean jardun da  Emakunderekin, Arartekoarekin, Justizia Administrazioari laguntzeko zerbitzuak egiten dituzten erakundeekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentearekin, Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko gobernu-idazkariarekin, eragile juridiko nagusien ordezkari diren heinean.

María Jesús San José sailburuak adierazi duenez, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegietako instalazioen egungo egoera kontuan izanik, beharrezkotzat jo da dependentziak egokitzea eta beste espazio batzuk gehitzea, zerbitzuak arintzeko eta funtzionaltasuna hobetzeko.“Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Gasteizko Epaitegia izango da instalazio berriak edukiko dituen lehena. Datorren ostiralean inauguratuko ditugu, eta gainerako epaitegietan ezarri beharreko erreferentziazko eredua izango dira”. Era berean, gogorarazi du joan den urrian Bilbon abian jarri zen “Zurekin” laguntza integraleko zerbitzuaren jarduera Donostiako, Gasteizko eta Barakaldoko epaitegietara zabalduko dela.

Jardun Plana prestatzeko metodologiak bi alderdi hauek uztartu ditu: batetik, emakumearen aurkako indarkeriaren arloan lan egiten duten pertsonen balorazioa eta, bestetik, biktimei entzutea eta biktimekin batera gogoeta egitea. “Entzute aktibo horretatik eta egindako azterketetatik ondorioztatzen da —erantsi du San José sailburuak— urritasunak daudela zenbait alderditan, hala nola erabilitako baliabide materialetan eta giza baliabideetan eta profesionalen prestakuntzan. Era berean, arlo horretan jarduten duten erakunde-esparruen arteko koordinazioa eta informazio-fluxua hobetu beharko da”.

Ildo horretan, 2020rako helburuen artean daude Justizia Administrazioaren zerbitzuak koordinatzeaudalek eta aldundiek eskaintzen dituztenekin, eta lantaldeak sortzea Abokatutzaren Elkargoekinbatera, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegien funtzionamendua hobetzeko. Izatez, epaitegi horietan ordezkapen- eta errefortzu-sistema bereziak ezarri dira, eta langileei zuzentzen zaien biktimen arretaren arloko tratamendua hobetzeko prestakuntza-eskaintza aztertu da. “Urte honetarako helburuak dira prestakuntza-plana garatzea eta Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegietan lan egiten duten pertsonentzako osagarri-sistema aplikatzea, egiteko dagoen lanpostuen balorazioaren aurretik, baita elkarlanean aritzea prebentzio-zerbitzuekin, arrisku psikosozial espezifikoetarako erantzun integrala eskaintzeko” adierazi du sailburuak.

2020ko urtarrilaren 29ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Genero-indarkeria. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Justizian Heztea, Justizia gazteengana hurbiltzeko programa

Justizian Heztea, Justizia gazteengana hurbiltzeko programa

Eusko Jaurlaritzak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak “Justizian heztea” programa abiarazi dute. Programaren helburua da ikasleek justiziaren funtzionamendua hobeto ezagutzea, arreta berezia jarriz alderdi hauetan: genero-indarkeria, sare sozialen erabilera, eskola-jazarpena, sexting-a, eta beste hainbat alderdi, droga-kontsumoarekin eta adingabekoaren erantzukizun penalarekin lotutakoak.

Justizian Heztea Programa hiru saiotan garatzen da:

Lehenengoan, magistratu, epaile batek Ikastetxea bisitatzen du eta solasaldi bat izaten du ikasleekin, eta horretarako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak landutako ikus-entzunezko materialaz baliatzen da.

Bigarren saioan, ikasleak Justizia Jauregira joaten dira eta publiko gisa bertaratzen dira epaileak hautatutako epaiketa batera edo gehiagotara. Ondoren, Lan eta Justizia Saileko funtzionarioen eskutik, unitate mediko-forentseak, kalabozoak eta identifikazio-saioak egiten diren aretoa bisitatzen dituzte.

Eta hirugarren saioan, ikasturtea jada aurreratua dagoenean, ikasleek epaiketa bat antzezten dute epaitegiko Judizio Aretoan, epaile batek gainbegiratuta haien tutorearekin batera landua duten gidoi batean oinarrituta. Ikastetxeetako ikasleak eta irakasleak bertaratuko dira publiko gisa eta uneoro egongo dira Emilio Lamo de Espinosa magistratuaren, programako gidariaren eta haien tutorearen zuzendaritzaren eta gainbegiraketaren pean.

2019ko abenduaren 20ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook