Eusko Jaurlaritzak Justizia alorreko Jardunbide Egokiei sari bat jaso du, prestakuntzan eta ezagutzaren kudeaketan egindako jardunbideengatik.

Justizia Ministerioak Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat saritu du, Justizia Alorreko Jardunbide Egokiei Sarien lehen edizioan. Prestakuntza eta ezagutzaren kudeaketa arloetan proiektu berritzailea da, eta Justizia Administrazioko funtzionarioei zuzendutako tutoretza pertsonalizatuak eta on line prestakuntza ikastaroak jasotzen ditu bere baitan.
Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuordetzak uste sendo bat du: Erakunde batek kalitate-parametroekin funtziona dezan, eta zereginak eraginkortasunez bete ditzan, ezinbestekoak dira gaikuntza eta prestakuntza egokiak. Horregatik jarri zuen abian saritua izan den jarduera-ildoa, eta funtzionarioek, batez ere bitartekoek, hasieratik zereginak eraginkortasunez gauzatzeko gai izatea lortu du.
Tutoretzak eta online ikastaroak
Pertsona bat Justizia Administrazioan lanpostu berri batean hasten bada, eta jurisdikzio edo arlo batean esperientziarik ez badu, bete behar dituen zereginetan lankide batek trebatu dezan eska dezake. Tutoreak horretarako bereziki sortutako poltsa batean daude. Poltsa horretan jurisdikzio zehatz batzuetan ekarpenak borondatez egiteko prest dauden funtzionarioak daude. Horien ardura, ikasleek dagokien lanpostuko betebeharrak eta oinarrizko jurisdikzioa ahalik eta azkarren ikas dezaten da.
On line ikastaroak bitarteko funtzionario batzuei zuzenduta daude; hain zuzen ere lan poltsetatik deitzen direnak eta inoiz ez dutenak denbora luzez edo behar adina denboraz hutsik dagoen lanpostu horretan lan egin. Derrigorrezkoa da pertsona horiek e-learning plataforma bidez ematen den formazio-ikastaro batetan parte hartzea.
Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak garatutako prestakuntza jarduera hauei buruz gehiago jakin nahi baduzu, sartu Justizia.net atariko Bulego Judizial Berriaren atalean. Eta Eusko Jaurlaritzak Justizia alorreko Jardunbide Egokien Sarien Lehenengo edizioan saritutako proiektuak ezagutu nahi badituzu, irailaren 22ko JUS/2652/2011 Agindua begiratu.