Justizia herritarrengana hurbiltzen

Eusko Jaurlaritzak Justizia Leheneratzailearen astearen barruan emango du "A conversation" filmea

Eusko Jaurlaritzak Justizia Leheneratzailearen astearen barruan emango du

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailak Justizia Leheneratzailearen 2017ko Europako astearekin bat egin du, eta horren baitan emango du datorren azaroaren 24an “A conversation” filma Bilboko, Vitoria-Gasteizeko eta Donostiako Justizia jauregietan.

Emanaldia, azaroaren 19tik 26ra bitartean Justizia Leheneratzailearen astearen baitan,  Justizia Leheneratzailearen Europako Foroak antolatutako ekitaldien artean dago.

Lan eta Justizia Sailak diruz lagundutako filmean bitartekaritza prozesu baten garapena erakusten da, ez bakarrik biktima eta gaizkilearen alderditik, baizik eta delituaren eraginpeko gainerako norbanakoen ikuspegitik ere.

Filma ordu berean (10:00etan) emango da hiru hiriburuetan. Jarraian, bitartekarien lana eta bitartekaritzari buruzko mahai-ingurua egongo da. 

2017ko azaroaren 21ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*