Justizia herritarrengana hurbiltzen

Ezkontzak eta dibortzioak 95 euroren truke

Ezkontzak eta dibortzioak 95 euroren truke

Notarioaren aurrean ezkontzeak 95 euro balio duela iragarri berri du Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak.

Ezkontza bat egiteak balio duena kontutan hartuz gero, prezioa egokia dela uste du Justiziako buruak.

Hemendik aurrera, beraz, ezkontzeko lau aukera ezberdin daude:

 

  1. Prozedura zibila: Erregistro Zibileko arduradunaren aurrean egindakoa da.
  2. Alkate edo zinegotzien aurrean egindakoa.
  3. Erlijio-ezkontzak.
  4. Eta azken eredua: notarioaren aurrean egindakoak.

Neurri horren bidez Gobernuak Erregistro Zibiletan dagoen itxarote-zerrenda arindu nahi du.  Gainera ezkontzak Notarioaren aurrean egiteak abantaila handia duela gaineratu du, izan ere, fede-emaileak ezkontzak egiteko lekuz aldatu daitezke, eta funtzionario publikoak, berriz, ezin dira lekuz aldatu.

Dibortzioei dagokienez, bikoteek Notarioarengana joan ahal izateko bi baldintza bete beharko dituzte: adostasunezkoa izatea eta tartean adingaberik ez egotea. Baldintzak betez gero, dibortziatzeak ere 95 euro balio ditu.

2013ko azaroaren 11ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*