Justizia herritarrengana hurbiltzen

Gazte Justiziako V. Plana abian da

Banku batean eseritako bi gazteren bernak

 

Gazte Justiziako V. Planaren helburua prebentzioa sustatzea, Sailen arteko lankidetza bultzatzea eta 14 eta 18 urte bitarteko gazte arau-hausleei zuzendutako esku-hartze judizialen kalitatea sustatzea da.

 

 

Gazte Justiziako V. Planaren xehetasunak hurrengoak dira:

  • 60 neurri baino gehiago ditu, prebentzioan eragiten dutenak, haurrekin eta nerabeekin lan egiten duten hainbat erakunde-eremutatik.
  • Neurriak ezartzeko orduan, Eusko Jaurlaritzako sei sail daude inplikatuta: Hezkuntza, Segurtasuna, Osasuna, Enplegua, Etxebizitza eta Justizia; azken hori izango da proiektuaren bultzatzailea eta dinamizatzailea.
  • Irabazi-asmorik gabeko hainbat erakundek parte hartzen dute, hala nola ikastetxeak eta ingurune irekiko guneak kudeatzeaz arduratuko direnak (Berriztu hezkuntza-elkartea, gaztaroan Ekin, Arabako Irse eta Euskadiko Irse), bai eta Gaztedi, Caritas, Emaus, Elikagaien Bankua edo zenbait udal ere.


Aurreko planen ebaluazioa abiapuntu gisa

V. Jazte Justizia Planaren oinarria Kriminologiaren Euskal Institutuak egindako aurreko Justizia planen ebaluazioa izan da. Ebaluazio horrek agerian utzi du gazteen delinkuentziak eta berrerortze-tasa globalak behera egin dutela, gaur egun % 20tik behera baitago. Aurreko planen azterketak baieztatu egin du, halaber, ingurune irekian esku hartzeko eredua finkatu egin dela eta kontziliazio- eta erreparazio-prozesuak gero eta gehiago erabiltzen direla neurri irmoen aurrean.

Aurrekontua

Justizia, Berdintasun eta Gizarte politiketako Sailak 100,5 milioi euro bideratuko ditu Gazte Justiziaren Plan honetara, eta horietatik 77,7k Justizia Sailari dagozkio
 

 

2021ko martxoaren 23ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*