Justizia herritarrengana hurbiltzen

Genero-indarkeria

1.295 genero-indarkeria salaketa egon dira Euskadin 2017ko bigarren hiruhilekoan

1.295 genero-indarkeria salaketa egon dira Euskadin 2017ko bigarren hiruhilekoan

Euskadiko epaitegiek 1.295 genero-indarkeria salaketa jaso zituzten 2017ko bigarren hiruhilekoan. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak argitaratutako estatistika txostenaren arabera, urte arteko salaketa kopurua batez beste %3,4 igo da .

Bigarren hiruhilekoan Euskadin 1.295 biktima egon ziren; hau da, 10.000 pertsonako 11,58 salaketa jarri ziren. Era berean, denbora tarte horretan 316 norbanako epaitu ziren eta 198 zigor-epai eman ziren, iaz baino % 7,6 gehiago.

Genero-indarkeriaren biktima gehienek espainiako nazionalitatea zuten (807), 2016an baino 2,5 gutxiago; bien bitartean, atzerriko nazionalitatea zuten 478 biktima egon ziren, iaz epe berdinean baino %14,9 gehiago.

BJKNk adierazitakoaren arabera, Euskadin aurkeztutako 1.295 salaketetatik 771 biktimaren salaketaren ondorioz osatutako polizia-atestatuak izan ziren; 358tan polizia izan zen salatzailea eta zazpitan familiak aurkeztu zuen salaketa.  Senide batek ezarritako salaketaren ondorioz egindako atestatu kopurua %53 jaitsi da.

Eraso matxisten ondorioz 253 babes-neurri ezarri ziren, iaz baino %16 gehiago; bestalde,  107 eskaera ukatu ziren, iaz epe berdinean baino 25’9 gehiago.

2017ko urriaren 26ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Genero-indarkeria. Iruzkin bat egin.

EAEko 1.333 emakumek tratu txarrak jaso izana salatu dute lehen hiruhilekoan

EAEko 1.333 emakumek tratu txarrak jaso izana salatu dute lehen hiruhilekoan

Etxeko- eta Genero-indarkeriaren Aurkako Behatokiak emandako azken datuen arabera, 2017ko lehen hiruhilekoan 1.333 emakume genero indarkeriaren biktima izan dira EAEn. Iazko datuekin alderatuta, %8, 1 hasi da salaketa kopurua, eta 10.000 pertsonako 11,83 kasu egon dira.  Salaketa jarri dutenen artean 897 emakumek espainiako nazionalitatea daukate eta 436 atzerritarrak dira. 

Behatokiaren presidente Angeles Carmonak begi oinez ikusi du genero indarkeriaren biktimak –emakume zein adingabeak- babesteko ezarritako neurri judizialen igoera, eta bereziki, onartutako babes-aginduen gorakada. Azken hauek, eskatutako aginduen %68 dira.

Behatokiaren datuen aurkezpenean, genero indarkeriaren aurkako Estatuko hitzarmena  gauzatzeko beharra azpimarratu du. Izan ere, presidentearen ustez, hitzarmena gauzatzea - dagozkion lege aldaketak eginaz, aurrekontuetan dagokion diru kopurua esleituz-genero indarkeriaren aurkako bide luze eta gogorrean itxaropenari ateak irekitzea da. 

2017ko ekainaren 27ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Genero-indarkeria. Iruzkin bat egin.