Justizia herritarrengana hurbiltzen

Genero indarkeria eta salaketaren garrantzia

Genero indarkeria eta salaketaren garrantzia

151 emakume bikotekide eta bikotekide ohiek erail zituzten 2016tik 2018ra arte. Hildako guztien artean, 105 emakumek (hamarretik zazpik) ez zuten aurretik salaketa jarrita.

Etxeko eta Genero indarkeriaren aurkako Behatokiak datuen gaineko kezka adierazi du. Behatokiak azpimarratu du biktimaren isiltasuna “tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen arrisku-faktoreetako bat” dela, eta oso garrantzitsua dela biktimei hori ulertaraztea, baina gizarte osoari ere salaketa jartzeko deia egin behar zaiola azpimarratu du.

Indarkeria matxistaren biktimak izututa bizi dira, eta ondorioen beldur direnez, ez dute salaketarik jartzen. Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren baitan, egoera horri “izuaren agertokia” deitu zaio. Alegia, tratu txarrak etengabe jasaterakoan, kalte fisikoek eta psikologikoek biktimaren oinazea handitzen dute.   Halere, Behatokiak adierazitakoaren arabera, salaketa ezinbestekoa da administrazioek laguntzak emateko, babes-neurriak ezartzeko eta erasotzailea zigortzeko ezinbestekoa den ikerketa bideratzeko.

Hortaz, Behatokiak gizarteari parte hartzeko deia luzatu dio, biktimen senideen edo hirugarrenen laguntza erabakigarria izan daitekeelako.   Arlo horri dagokionez ere, datuak kezkagarriak dira: Biktimaren ingurukoek salaketa guztien %5 eta %7 aurkeztu zuten.

2019ko irailaren 26ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Genero-indarkeria. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*