Google eta ahaztua izateko eskubidea

Audientzia Nazionalak ahaztua izateko eskubidearen inguruko 72 epai eman ditu honez gero. Ahaztua izateko eskubidea, eragiten dieten gertaeretatik bereiziz norbanakoen izen ona zaintzeko edo lasaitasuna bermatzeko eskubidea da.
Datuen Babeserako Espainiako Agentziak (DBEA) 7. Urteroko Batzar Irekia egin du, eta bertan, Europar Batasuneko Auzitegiak ahaztua izateko eskubidearen inguruan emandako epaia aztertu du; doktrina horrek Audientzia Nazionalaren hainbat epai eragin ditu. Auzitegi horretan, Google-ek gai horren inguruan aurkeztutako errekurtsoa guztiak daude.
Gaur arte Audientzia Nazionalak 72 epai eman ditu, horietako %75ean bilatzailearen emaitzetan loturak ezabatzeko agindua eman du.
Batzarrean, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren zuzendari Jose Luis Rodriguez Alvarezek azaldu du, EBANren epaia ezartzeak ez duela jatorrizko informazioa ezabatzeko agindua bere baitan biltzen, hortaz, informazio horrek argitaratu duen web atarian jarraitzen du eta kaltetuaren izena ez den beste edozein terminoren bitartez bilatu daiteke.