Justizia herritarrengana hurbiltzen

Hamar pertsonatik seik legeak aplikatzean diskriminazioa dagoela uste du

Kolore ezberdinetako azala duten lau norbanakoren eskuak elkar-gurutzatuta

Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak Euskadiko diskriminazioaren inguruko pertzepzio eta jarrerei buruzko inkestaren azterketa argitaratu berri du. Inkestaren helburua,  euskal biztanleek aniztasunari buruz eta, horien artean, diskriminazio instituzionalari buruz, beren eremu guztietan,
zer pertzepzio eta jarrera duten da jakitea.

Inkesta 2020ko otsaila eta uztaila bitartean egin zen Euskadin bizi diren 18 urtetik gorako 1.200 pertsonen artean. Beste hainbat ondorioen artean azpimarra daiteke inkestatutako hamar pertsonatik seik uste dutela desberdintasunak daudela justiziaren aurrean, bai emakumeen artean, bai gizonen artean.

Ildo horretan, lege-esparruan, inkestatuek uste dute baliabide ekonomikoen urritasunak diskriminazioa ekar dezakeela legeen aplikazioan. Baita atzerritarra edo ijitoa izateak ere. Transexuala edo transgeneroa izatea pertsonak diskriminatzeko ezaugarria dela aipatu den lehen aldia ere bada. 

Inkestatuek ustez, legeak aplikatzerakoan kalte egin dezaketen alderdiak hurrengoak dira: baliabide ekonomiko gutxi izatea (% 17,1), ijito-etniakoak izatea (% 15,6), atzerritarra izatea (% 10,6) eta transexuala edo transgenero izatea (% 9,6).

Salaketa edo erreklamazioa jartzeko lehentasun instituzionalak.

Gizartearen, familiaren eta erakundeen aldetik gerta daitezkeen diskriminazio egoeren  pertzepzioaren beste alderdi asko ere aztertu ditu azterlanak, eta, diskriminazio baten biktima izanez gero, zein erakunderen aurrean salatu nahiago luketen ere ikertu du. Azterlanaren arduradunek azpimarratu dute nabarmentzekoak direla hurrengo datuak: % 26,9k ez daki erantzunik ematen, eta, beraz, ziur aski, ez da inoiz egoera hori planteatu. % 20,1ek nahiago du salaketa polizia-etxean jarri, eta % 13,7k, berriz, Berdintasunerako erakunde publiko bat aukeratuko luke lehenik. Gutxien hautatu diren aukeren artean daude Gobernuz kanpoko Erakundeak (% 3,1) eta azuitegiak (% 3,9).

Salaketa edo erreklamazio formala jarri duten pertsonei dagokienez, gehienek auzitegietan egin dute. Goragoko pertsona baten, abokatu baten edo poliziaren aurrean ere jarri dute salaketa.

  • Euskadiko diskriminazioaren inguruko pertzepzio eta jarrerei buruzko inkestaren Analisia txosten osoa irakur dezakezu Ikuspegi behatokiaren webgunean
     

 

2021ko martxoaren 31ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*