Justizia herritarrengana hurbiltzen

Datorren azaroaren 16an, Auzitegi Medikuen Lan poltsen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira

Datorren azaroaren 16an, Auzitegi Medikuen Lan poltsen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira

Datorren azaroaren 16AN argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean, Justizia Administrazioko Zuzendariak 2017ko azaroaren 7an emandako EBAZPENA, honako lanpostu hauetarako bitarteko langileen lan-poltsan geratu direnen behin-behineko zerrenda onartzen duena:  Auzitegiko Medikuen kidegokoak.

Hemen egongo dira zerrendak, nahi duenak ikusteko:  Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kudeaketako Unitate Teknikoetako (E.A.T.) iragarki-tauletan, www.justizia.eus web-orrian, eta justiziako langileen atarian.

 Alegazioak

  • Alegazioak aurkezteko inprimakia.
  • Alegazioak aurkezteko epea: 2017ko azaroak 17-30.
  • Alegazioak aurkezteko legea:
    EATeetan: astelehenetik ostiralera (09:00 - 14:00).
    Bilbo: Justizia Jauregia, Buenos Aires 6, 6.a .
    Donostia: Justizia Jauregia, Teresa de Calcuta 1, 5.a.
    Gasteiz: Justizia Jauregia, Gasteiz etorbidea 18.
    Zuzenenan: 012 telf, astelehenetik ostiralera (08:00 - 19:30).
    Bilbo: On Diego Lopez Haroko kale nagusia, 85.
    Donostia: Andia kalea 13.
    Gasteiz: Ramiro de Maeztu kalea 10, behea
    Correos bulegoetan, gutunazala itxi gabe, ziurtatutako posta bidez.
  • Informazio guztia enplegu publikoaren atalean daukazu.
2017ko azaroaren 13ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.

Auzitegi Medikuntzako EPEn bigarren ariketa egiteko deialdia (Euskadiko hautagaiak)

Auzitegi Medikuntzako EPEn bigarren ariketa egiteko deialdia (Euskadiko hautagaiak)

Bigarren ariketa Epaimahai Kalifikatzailearen egoitzan egingo da (Justizia Ministerioa, 2.solairuko Batzar Aretoa -216 gela-, San Bernardo kalea, 21 -sarrera Travesía de la Parada kalean dago-, Madrid).

Informazio guztia enplegu publikoaren atalean daukazu: 2017ko azaroaren 14tik 16ra arteko astean egingo den bigarren ariketaren deialdia - Euskadiko hautagaiak.

2017ko azaroaren 8ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.

IZENPEK "Roca" mehatxuaren eraginpean dauden ziurtagiri elektronikoak ordezkatuko ditu; "Roca" mehatxuak identifikazio txartel batzuetako txipetan egiten du eraso

IZENPEK

IZENPE ziurtapen digitaleko euskal partaidetzako sozietateak erabaki du “ROCA” mehatxuaren eraginpean egon daitezkeen ziurtagiri elektronikoak baliogabetzea eta berriro bidaltzea; ROCA, oraintsu identifikazio digitaleko txartel batzuek erabiltzen duten txip kartografikoaren eredu zehatz batean antzemandako erasoa. Mehatxu horrek mundu osoan emandako ehunka mila ziurtagiri elektronikoetan du eragina; beraz, esaterako, eraso batek identitateak faltsutu ditzake, malwarea sinatu ziurtagiri okerrarekin edo erasotzeko erraz diren gakoak erabiltzen dituzten mezuak deszifratu.  Euskadin, IZENPEk txip hori erabiltzen zuen, euskarrien % 15ean, 34.081 guztira.

Ez dugu izan Euskadin IZENPEk emandako ziurtagiriek erasoa jasan dutelako berririk. Hala ere, ziurtapen digitaleko partaidetzako sozietateak erabaki du pertsona, erakunde eta enpresa erabiltzaileekin konfiantzarako, segurtasunerako eta integritaterako duen konpromisoa nagusitzea, eta erasoak jaso ditzaketen ziurtagirien ordez berme guztia duten beste batzuk jartzea.

Erasoak jasan ditzakeen materiala dagoeneko kendu egin da, eta honezkero, ez da ezaugarri horiek dituen ziurtagiririk egiten. Gainera, IZENPEk ahula izan litekeen ziurtagiriren bat dute pertsona guztiei ohartaraziko die ziurtagiri horiek berriz egiteko modurik onena adosteko. Ziurtagiriak ordezkatzeak ez dio kosturik ekarriko erabiltzaileari.

Berme osoak

IZENPEk erabiltzaileei egungo B@kQ eta Juego de Barcos elektronikoki identifikatzeko baliabideak erabat seguruak direla jakinarazi die. Bi bide horiekin autentifikazioa eta sinadura gaituta duen edozein zerbitzu telematikok berme osoa du, bai eta softwarean emandako ziurtagiri guztiek, bai eta 2016ko otsaila baino lehen emanda guztiek ere.

IZENPEren web-orrialdeak onlineko prozedura argitaratu du, ziurtagirien egoera egiaztatzeko, erasoak jasan ditzaketen ala ez jakiteko, eta horiek berriro emateko modua. Gainera, eraginari eta kudeaketari buruzko informazio eguneratu guztia dago.

Zer ari da gertatzen?

ENISA (European Union Agency for Network and Information Security) agentziak jakinarazi du Infineon Technologies enpresaren segurtasun-kontrolatzaileak segurtasuneko gorabehera batean inplikatuta daudela eta RSA liburutegi kriptografikoen 1.02 bertsioak erasoa jasan dezakeela.

Mehatxu horren berri eman zuten Masaryk-eko Unibertsitateko (Txekiar Errepublika) eta Ca' Foscariko Unibertsitateko (Italia) ikertzaileek, bai eta Enigma Bridge enpresak ere; ikerketa hori hil honen amaieran aurkeztuko da, ofizialki, honako konferentzia honetan: ACM CCS '17 erasoari aurrea hartzen.

Teknologia hori zifratze-txipetan, ziurtagirien sinaduran, Smartcard-etan, identifikazio-txarteletan, Token gailuetan, fitxategiak zifratzeko sistemetan eta beste hainbatetan erabiltzen da; erasoa jasan dezaketen gailu eta produktuen bolumena nahiko zabala da, eta zenbait fabrikatzaile daude paraleloan eraginpean.

2017ko azaroaren 3ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Antolaketa Judizialeko online Ikastaroaren deialdia (2017ko azaroa)

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Antolaketa Judizialeko online Ikastaroaren deialdia (2017ko azaroa)

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Antolamendu Judizialari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.

 

Baldintzak:

 

  1. Ikastaroan lehentasuna izango dute Justiziako Administrazioko Kudeaketa, Izapideketa eta Laguntza Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenek; zehazki, euskarako 2. hizkuntza-eskakizuna edo goragokoa dutenek eta justizia administrazioan lan esperientziarik ez dutenek.
  2. Automatrikula egiteko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: justiziagela@aju.ej-gv.es. Ikastaroan matrikulatzeko eskatu behar da, eskatzailearen datu guztiak jarri behar dira (izena, abizenak eta NANa) eta posta elektronikoko helbide bat adierazi behar da. Automatrikula e-mailez egiterik ez badago, fax bitartez egingo da (945 01 91 52).
  3. Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik, azaroaren 13an itxiko da, 08:00etan.
  4. Azaroaen 14tik 15era bitartean, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
  5. 200 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
  6. Ikastaroa azaroaren 15ean hasiko da, 16:00etan, eta abenduaren 15an amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
  7. Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
  8. Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroak dituen modulu guztiak ikusi beharko ditu pantailan, eta ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
  9. Ikastaroa amaituta, abenduaren 15etik 22ra bitartean, ikastaroaren azterketa (online) egiteko epea irekiko da. Ikastaroa gaindituta, ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie lan-poltsetan daudenei.
2017ko urriaren 27ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.

1.295 genero-indarkeria salaketa egon dira Euskadin 2017ko bigarren hiruhilekoan

1.295 genero-indarkeria salaketa egon dira Euskadin 2017ko bigarren hiruhilekoan

Euskadiko epaitegiek 1.295 genero-indarkeria salaketa jaso zituzten 2017ko bigarren hiruhilekoan. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak argitaratutako estatistika txostenaren arabera, urte arteko salaketa kopurua batez beste %3,4 igo da .

Bigarren hiruhilekoan Euskadin 1.295 biktima egon ziren; hau da, 10.000 pertsonako 11,58 salaketa jarri ziren. Era berean, denbora tarte horretan 316 norbanako epaitu ziren eta 198 zigor-epai eman ziren, iaz baino % 7,6 gehiago.

Genero-indarkeriaren biktima gehienek espainiako nazionalitatea zuten (807), 2016an baino 2,5 gutxiago; bien bitartean, atzerriko nazionalitatea zuten 478 biktima egon ziren, iaz epe berdinean baino %14,9 gehiago.

BJKNk adierazitakoaren arabera, Euskadin aurkeztutako 1.295 salaketetatik 771 biktimaren salaketaren ondorioz osatutako polizia-atestatuak izan ziren; 358tan polizia izan zen salatzailea eta zazpitan familiak aurkeztu zuen salaketa.  Senide batek ezarritako salaketaren ondorioz egindako atestatu kopurua %53 jaitsi da.

Eraso matxisten ondorioz 253 babes-neurri ezarri ziren, iaz baino %16 gehiago; bestalde,  107 eskaera ukatu ziren, iaz epe berdinean baino 25’9 gehiago.

2017ko urriaren 26ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Genero-indarkeria. Iruzkin bat egin.