Justizia herritarrengana hurbiltzen

Nire kexa adierazi nahi dut

Palacio de Justicia

Justizia Administrazioa herritarren kexa gehien jasotzen duen erakundeetako bat da; sarritan, kexa kopurua  edozein enpresak jasotzen duen kopurua baino handiagoa izan da. 

Herritarrek uste dute Justizia politizatuta dagoela,  edo epaileak askotan partzialak direla  edo hartutako erabakiak injustuak direnean  inork ez dituela epaileak zigortzen. Adostasunik gabeko banantzeak eta zaintza partekatuak ere gai korapilotsuak dira, baita prozeduren gehiegizko luzapenak eta funtzionarioen jokabidea ere. 

Zure kexa Euskadiko Justizia Administrazioari helarazi nahi badiozu, informazio guztia  Zerbitzuak eta izapideak atalean aurkituko duzu. Bestela, Internet bidez bidali dezakezu. Kasu honetan, zure kexa bidaltzean,  jasota gelditu dela eta eman zaion espediente zenbakia zein den adieraziko dizun mezua jasoko duzu zure postontzian.

2011ko abenduaren 9ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  JustiziaEus-eko zerbitzuak . 2 Iruzkinak.

Justizia.net irabazle 2011ko Buber sarietan, herritarrei zerbitzua emateko web onenen atalean

Buber Sariak

Justizia.net, Euskadiko Justizia Administrazioaren web orria, irabazle izan da 9. Buber sarietan, herritarrei  zerbitzua emateko web onenen atalean. Sari banaketa atzo izan zen EiTBko egoitzan Bilbon.

Jesus Maria García Aréjulak, Justizia Administrazioa Eraberritzeko Zuzendariak jaso zuen saria. Ekitaldian honeko hauek ere izan ziren: Patxi Sáez, Justizia.net-eko Proiektu arduraduna eta Cecilio Fernández, Bizkaiko Informatikako Lurralde arduraduna.

Buber sariak Euskadin, Internet esparruan, oso ezagunak dira, eta herritarrentzako balio erantsia duten  web atariak saritzeaz gain,  teknologia berrien erabileraren bitartez  gizartean eragile diren proiektuak ere saritzen dira euren bidez.

Lehenengo, sarietara aurkeztu ziren 200 web atarien artean, erabiltzaileek gogokoen zituzten web-guneak aukeratu zituzten . Ondoren, gai honetan aditua den talde batek kategoria bakoitzeko hiru web aukeratu zituen. Justizia.net-ez gain, herritarrei zerbitzua emateko web onenen atalean beste bi atari ere finalista izan dira: www.tendumi.com kanpinei buruzko gida, eta Why not? Fundazioaren web ataria. (www.fundacionwhynot.org).

9. Buber sarietako gainontzeko irabazleak:

  • Blog edo web korporatibo onena: www.lasterketak.com
  • Aplikazioa edo web software aske onena: www.librezale.org
  • Merkataritza elektroniko web-gune onena:  www.deskontu.com
  • Herritarren zerbitzurako ataria: www.justizia.net
  • Berrikuntzako-egitasmo onena:  Babelium Project
  • Euskarazko teknologia proiektu onena: Kulturize
  • Start-up egitasmorik onena: Ideable
  • Internazionalizazio proiektu onena: Basque culinary Center
  • Publizitate kanpaina onena: ilowcost
  • Elkartasuna bultzatzeagatik: EITB Maratoia
2011ko abenduaren 2ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.

Justizia.net finalista da 2011ko Buber sarietan, herritarrei zerbitzua emateko web onenen atalean

Justizia.net finalista da 2011ko Buber sarietan, herritarrei zerbitzua emateko  web onenen atalean

Justizia.net, Euskadiko Justizia Administrazioaren web-orria, hiru finalisten artean dago  9. Buber sarietan, herritarrei zerbitzua emateko web onenen atalean.

Lehenengo, sarietara aurkeztu ziren 200 web atarien artean, erabiltzaileek gogokoen zituzten web-guneak aukeratu zituzten . Ondoren, gai honetan aditua den talde batek kategoria bakoitzeko hiru web aukeratu ditu. Justizia.net-ez gain, herritarrei zerbitzua emateko  web onenen atalean beste bi atari ere finalista dira: www.tendumi.com kanpinei buruzko gida, eta Why not? Fundazioaren web-ataria. (www.fundacionwhynot.org).

Sari banaketa, Internet & Euskadi elkarteak antolatu du eta datorren abenduaren 1ean izango da Bilbon.

2011ko abenduaren 1ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.

Nola jokatu genero indarkeria kasu baten aurrean?

Nola jokatu genero indarkeria kasu baten aurrean?

Aurten ere azaroaren 25a,  emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako  erreferentzia eguna dugu. Eta aurten ere, datuak lazgarriak dira.  2011. urtean, gaur arte, 54 emakume hil dituzte Espainian; horietatik bi, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Biktima guzti horietatik 14k bakarrik zuten salaketa jarrita, eta hildako batek gainera, bikotekidearen aurka jarritako salaketa kenduta  zeukan.

Egoera ikaragarri honi amaiera emateko,  oso garrantzitsua  da informazioa izatea. Genero indarkeriaren egoera baten aurrean nola jokatu, salaketa nola jarri, nora jo laguntza eske eta horrelako  egoerak identifikatzen jakin. 

Izan ere, tratu txarrak kolpeak baino zerbait gehiago dira. Genero indarkeriak honakoak ere hartzen ditu bere baitan:  irainak, mehatxuak, isekak…Beraz, horrelako egoera batean bazaude, edo etxeko indarkeria (fisikoa, psikikoa nahiz psikologikoa) jasaten ari den norbait ezagutzen baduzu, ez zalantzarik izan eta salatu.

Salaketa jarri

Salaketa jartzeko, Ertzaintzara, Udaltzaingora, edo Goardiako Epaitegira jo dezakezu.  Izapide hau biktima zein egoeraren lekuko den edonork egin dezake. 

Emakumea fisikoki erasotu badute, mediku-ziurtagiria  edukitzea oso garrantzitsua da. Hori dela eta, sendatzea,  eta lesioak jasoko dituen mediku-ziurtagiria lortzea.

2011ko azaroaren 28ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Genero-indarkeria. Iruzkin bat egin.

Egoera bakoitzerako ziurtagiri mota bat

Ezkontz-jaiotza-heriotza-bizi-nahiz egoera ziurtagiriaren kopia eskatu behar dugunean, sarritan ez dugu jakiten zein dokumentu mota eskatu behar dugun. Izan ere, izapide bakoitzerako dokumentu mota ezberdina behar da.

Adibidez, ez da gauza bera jaio berri bat  erroldatzeko jaiotza- ziurtagiria edo lehendabiziko aldiz NANa egiteko jaiotza-ziurtagiria eskatzea. Erroldatzeko, gurasoek hitzez-hitzeko ziurtagiria eskatu behar dute; NANa  egiteko berriz, beste ziurtagiria bat, osatuagoa, eskatu behar da.

Justizia.net bidez edo Erregistro Zibiletan zein Bake Epaitegietan hiru ziurtagiri eredu ezberdin eska daitezke:

  • Ziurtagiri laburtua:  Inskribatutako gertaeraren laburpena da. Ziurtagiri mota honen baitan, nazioartekoa  edo eleaniztuna deritzon ziurtagiria eska daiteke.  Ziurtagiri mota hau 1976ko irailaren 8an Vienako Hitzarmena sinatu zuten herrialde bakoitzetako hizkuntza ofizialetan egiten da. Hauek dira hitzarmena sinatu zuten herrialdeak: Espainia, Alemania, Austria, Belgika, Bosnia, Kroazia, Eslobenia, Frantzia, Italia, Luxenburgo, Mazedonia, Herbereak, Portugal, Suitza, Turkia, Serbia eta Montenegro. Ziurtagiri eleanitzak edo nazioartekoak beste herrialde batzuetan izapideak egiteko erabiltzen dira.  Adibidez, Frantzian ezkondu nahi, eta bikotekideetako bat espainiarra eta bestea frantziarra denean horrelako ziurtagiria behar da.  Ezkontzako  izapide guztiak egiteko, bikotekide espainiarrak jaiotza-ziurtagiri eleaniztuna eskatu beharko du.
  • Hitzez-hitzeko ziurtagiria: Jaiotza-ezkontza- heriotza-ziurtagiriaren hitzez-hitzeko kopia da. Ziurtagiri mota honetan pertsonaren identitateari eta egiaztatu nahi den gertaerari buruzko datu guztiak zehazten dira. Oro har, izapide gehienetarako  ziurtagiri mota hau behar da (erroldatzeko, ezkontza inskribatzeko, osasun txartela eskatzeko, izena aldatzeko…).
  • NANa egiteko ziurtagiria: Haur bati lehendabiziko aldiz NANa egiteko bakarrik erabiltzen da. Jaiotza-ziurtagiri honek hitzez-hitzekoak baino informazio gehiago du eta formatu berezia dauka.

Nolanahi ere, gogora ezazu ezkontza-jaiotza-heriotza edo dena delako ziurtagiria behar baduzu, Justizia.net bidez eska dezakezula, doako zerbitzua dela eta ziurtagiria etxean jasoko duzula.

2011ko azaroaren 22ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. 32 Iruzkinak.