Justizia herritarrengana hurbiltzen

Zein urrats eman behar duzu epaile izateko?

Zein urrats eman behar duzu epaile izateko?

Epaile izateko asmoa baduzu, Karrera Judizialean sartzeko Lizentziatura edo Zuzenbide-gradua eduki behar duzu eta oposizioak gainditu behar dituzu. Ondoren, Bartzelonako Eskola Judizialean ikastaroa egin behar duzu. Ikastaroa gainditu ostean Karrera Judizialeko kide izango zara.

Oposizioak gainditu gabe Karrera judizialean sartzeko aukera ere badago.  Horretarako, hainbat urtez lanbidean jardun behar izan duzu. Hori bai, bide hori hautatzen baduzu, zenbait azterketa gainditu beharko dituzu, eta ondoren Eskola Judizialeko ikastaroa egin beharko duzu.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoak arautzen du Karrera Judizialerako sarbidea.

Horrez gain, urtero Eusko Jaurlaritzak Karrera Judizialeko, Fiskaleko eta Justizia Administrazioko Letraduen kidegoko oposiziogileei zuzendutako diru-laguntzak ematen ditu.

2019ko otsailaren 22ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Eusko Jaurlaritzak Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoaren biktimei ematen zaien laguntza hobetzeko lantaldea gidatuko du

Eusko Jaurlaritzak Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoaren biktimei ematen zaien laguntza hobetzeko lantaldea gidatuko du

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoak (AJEEBT) sortu duen biktimei ematen zaien laguntza hobetzeko lantaldea gidatuko du. Lantalde berriak, erabiltzaileei zerbitzu ahalik eta osoena emateko helburuarekin, biktimei  laguntzeko bulegoetan behar diren hobekuntza teknologikoak aztertuko ditu, beti ere, dibertsitate funtzionala duten norbanakoei, adingabeei eta genero indarkeriaren edo terrorismoaren biktimei arreta berezia eskainiz.

Horrela adostu du AJEEBTren Batzorde Iraunkorrak, otsailaren 6an Logroñon.  Batzarrean parte hartu dute, ministerioko kideez gain, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren ordezkariek, Estatuko Fiskaltza Nagusikoek, justizia administrazioaren letraduen kidegoak, eta justizia eskumena duten autonomia erkidegoek, Kataluniak eta Galiziak ezik. Azken bi hauek Nafarroa izan dute ordezkari.

Eusko Jaurlaritzak Justizia Ministerioarekin elkarlanean gidatuko du lantaldea, eta organo judizialek delituen biktimekin duten harremana hobetzeko zein bitarteko teknologiko ezar daitezkeen aztertuko du, 4/2015 Lege Organikoak, Biktimaren Estatutua arautzen duena, betez.

Arau horretan biktima guztiek dituzten eskubideen zerrenda jasota dator. Estatutuaren ezarpena hobeezina izan dadin, kudeaketa prozesalerako sistema ezberdinetan ezarri behar diren baliabide teknologiko egokienak bilatuko ditu AJEEBTk. Estatutuak, besteak beste, hurrengo eskubideak aitortzen dizkie biktimei: ulertzeko eta ulertua izateko eskubidea, informazioa jasotzeko eskubidea, babes-eskubidea, zigor-arloko prozesuan aktiboki parte hartzeko eskubidea eta errespetuzko tratu profesionala, indibidualizatua eta ez diskriminatzailea jasotzeko eskubidea.

2019ko otsailaren 8ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia digitala. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Abokatu izateko lehenengo azterketa datorren apirilaren 6an izango da

Abokatu izateko lehenengo azterketa datorren apirilaren 6an izango da

Justizia Ministerioak datorren apirilaren 6rako deitu du abokatu lanean jarduteko gaitasunaren 2019 urteko lehen ebaluazio-proba.

Deialdia iragan abenduaren 29an argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean, 2018ko bigarren azterketatik 14 egunera.

Justizia Ministerioak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, apirilaren 6ko proban 6.000tik gora hautagaik hartuko du parte.

34/2006 Legea, urriaren 30ekoa, Auzitegietako Abokatu eta Prokuradore lanbideak eskuratzeari buruzkoa indarrean jarri zenetik, profesionalek proba gainditu behar dute lanbidean jardun ahal izateko.

2019ko otsailaren 6ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Ministerioa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

2020 urteko udazkenean egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa

2020 urteko udazkenean egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa

Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea xede izan duen Euskaraldia ariketa sozialaren bigarren edizioa 2020 urteko udazkenean egingo da. 2018ko azaroaren 23a eta abenduaren 3a artean egin den ekimenaren lehen edizioaren bukaeran “jarraipena izango duen ariketa” izango zela azpimarratu zuten Euskaraldiaren sustatzaile diren erakunde eta eragileen ordezkariek eta jadanik bigarren edizioa prestatzeko lehen urratsak ematen ari dira koordinazio lanetan ari diren erakundeak.

Xehetasunak lantzen ari baldin badira ere, bigarren Euskaraldiak bi ardatz izango dituela aurreratu dute sustatzaileek: batetik, lehen edizioan protagonista izan diren ahobizi eta belarriprest rolen bitartez Euskal Herri osoko herritarrei beraien harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzen jarraitzeko deia egingo zaie; bestetik, bigarren edizioko berrikuntza modura, era guztietako entitateei beraien funtzionamenduan euskararen erabilera areagotzeko urrats zehatzak ematea bultzatuko du Euskaraldiak. Erakunde publiko, enpresa, komertzio, elkarte eta gizarte eragileak izango dira bigarren ardatz honetan konpromiso zehatzak hartu eta gauzatuko dituzten entitateak.

Herritarrei eta entitateei deia

Hizkuntza ohiturak eta inertziak aldatzea epe luzeko lana dela jakitun, berriro ere ahobizi edo belarriprest modura jokatzeko gonbite bateratua egingo zaie herritarrei. Jakina denez, Euskaraldiaren lehen edizioa ariketa masiboa izan da eta bigarrenean herritarrei euskararentzako harreman eta eremu berriak irabazten jarraitzeko deia egingo zaie. Horretarako, ahobizi eta belarriprest rolek izango dute berriro protagonismoa eta ikurren bidez identifikatzea izango da ariketaren elementu garrantzitsuetako bat. Erabilitako ikurrek (txapak izan ziren ariketaren ikur nagusia) segida izango dute.

Entitateek, berriz, funtzio aktiboagoa izango dute Euskaraldiaren bigarren edizioan. Aurrekoan 200 entitatetik gora izan ziren ekimenaren sustatzaile (milaka, herrietako elkarte, erakunde eta eragileak kontuan hartuta). 2020an, aldiz, urrats bat aurrera egin eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera eta praktikak babesteko konpromiso zehatzak hartzeko eskaria egingo zaie parte hartzen duten entitateei. Urrats hauek eskatuko duten aurre-lana aintzat hartuta, 2019 urtean bertan hasiko dira entitateak neurriak hartzen eta herrietako batzordeak lanean.

Lehen edizioaren emaitza

Azaroaren 23a eta abenduaren 3a artean egindako ariketaren emaitzak jasotzen ari dira asteotan, herriz-herri eta hainbat entitatetan antolatuta egon diren batzordeen balorazioak jasoz. Horrekin batera, Euskaraldiko parte hartzaileen datuen azterketa egin du Gaindegia behategiak Euskaraldiaren antolatzaileen enkarguz. Izena eman duten 220.000tik gora belarriprest eta ahobizi-en azterketa egin da, herri, eskualde eta lurraldekako datuak hainbat aldagairekin erkatuz. Emaitzak ekimenaren webgunean aurkitu daitezke https://euskaraldia.eus/parte-hartzea/  web orrialdean.

Azkenik, Soziolinguistika Klusterrak gidatutako ikerketa ere martxan da (martxoan jasoko dute partaideek azken galdetegia) eta udan ezagutu ahal izango dira Euskaraldiaren lehen edizioak izan duen eraginaren emaitzak.

2019ko otsailaren 4ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Euskara eta Justizia. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Urtarrilak 21, Europako Bitartekaritzaren eguna

Urtarrilak 21, Europako Bitartekaritzaren eguna

Gaur Bitartekaritzaren Europako Eguna da. Urtarrilaren 21ean, bitartekaritzaren Europako lehen lege-testuaren onarpena ospatzen dugu, Alegia, Europako Kontseiluak 1998ko urtarrilaren 21ean onartutako Familia barruko Bitartekaritzari buruzko R (98) Gomendioa.

Bitartekaritza Justizia Konponarazlearen adierazle garrantzitsuena da, ohiko justiziaren ordezko era da eta biktimari protagonismo handiagoa ematen dio; ildo horretatik, aldeen arteko zuzeneko komunikazioaren bitartez, biktimak jasandako kaltea konpontzea du xede.

2019ko urtarrilaren 21ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook