Justizia herritarrengana hurbiltzen

Lan poltsak irekitzea eta lan poltsetan dauden guztien datuak eguneratzea

Lan poltsak irekitzea eta lan poltsetan dauden guztien datuak eguneratzea

Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoen lan-poltsetan sartuta dauden guztien datuak eguneratzea.

2018ko urtarrilaren 10ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.

Uratarrilaren 15a: Lan-poltsen irekiera

Uratarrilaren 15a: Lan-poltsen irekiera

Hurrengo urtarrilaren 10ean honako ebazpen hau argitaratuko da EHAAn: Ebazpena, 2017ko abenduaren 20koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena; horren bidez irekitzen dira Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoen lan-poltsak, eta eguneratzen dira horietan sartuta dauden guztien datuak.

Eskabideak aurkezteko epea: urtarrilaren 15etik 26ra.

Agiriak:

Administrazio honen esku ez dauden agiriak bakarrik aurkeztuko dira.

2015eko EPEa izango da erreferentziakoa. Horren emaitzak eta aurreko hirurenenak ofizioz zenbatuko dira. Ez dago agiririk aurkeztu beharrik.

Eskainitako zerbitzuak:

  • EAEko Justizia Administrazioen kasuan, ofizioz kontatuko dira.
  • EAEtik kanpoko Justizia Administrazioen kasuan, jatorrizko ziurtagiriak aurkeztu behar dira.

Gaur egungo lan-poltsetan daudenek ez dute eskabiderik aurkeztu behar, salbu eta datu pertsonalak edo lurralde-eremua aldatu nahi badute edota agiri berriak aurkeztu nahi badituzte.

 

2018ko urtarrilaren 2ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.

Bitartekari eta BJZren legelari aditu Idoia Igartuak "Zigor-arloko Justizia Leheneratzailea eta Zigor-arloko Justizia Negoziatua, erretorika eta praktika" tesia aurkeztu du

Bitartekari eta BJZren legelari aditu Idoia Igartuak

Idoia Igartua, Eusko Jaurlaritzako Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzuaren bitartekari eta legelari adituak bere “Zigor-arloko Justizia Leheneratzailea eta Zigor- arloko Justizia Negoziatua, erretorika eta praktika” cum laude doktorego-tesia aurkeztu du. Zigor- arloko Bitartekaritza Judizialeko programaren ikerketa enpirikoa, Bizkaian”.

Tesia Gema Varona Martínez, IVAC/KREI eta UPV/EHUren ikerlari-doktore iraunkorrak eta Adela Asua Batarrita, UPV/EHUren Zigor Zuzenbideko Katedradunak zuzendu dute, eta Bizkaiko datuez baliatuz, Zigor-arloko Justizia Leheneratzailearen eta Negoziatuaren arteko praktikan dauden ezberdintasunak nabarmentzea du helburu.

Idoia Igartuak, Zigor-arloko Justiziaren Administrazioaren baitan, biktimarioak (edo salatutako norbanakoak) biktimari egindako konponketak, konpentsazioak eta leheneratzeak duen esanahia ikertu du. Hortik abiatuta, Zigor Zuzenbidean jokaera konpontzaile horiek duten garrantziaren inguruan hausnarketa egitea du helburu.

Beste helburu batzuen artean, Idoia Igartuaren lana hobekuntzara bideratuta dago, eta antzemandako disfuntzioak gainditu eta etorkizunera begira jarraitu beharreko ildoak marraztea du xede; beti ere, Justizia Administrazioa zerbitzu publikoa dela eta bermeak eta helburuak unibertsalak izan behar direla aintzat hartuta.

2017ko abenduaren 19ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.

Nola eskatu Sexu-izaerako Delituen Ziurtagiria?

Nola eskatu Sexu-izaerako Delituen Ziurtagiria?

2016tik, lanean edo boluntario bezala adingabekoekin ohiko harremana duten norbanako  guztiek Sexu-izaerako Delituen Ziurtagiria aurkeztu behar dute.

Dokumentu horren bitartez sexu-izaerako delitu eza egiaztatzen da; ziurtagiria doan da eta Espainiarako bakarrik balio du. Horrenbestez, atzerrian adingabeekin lan egiteko ziurtagiria behar dutenek Zigor-aurrekarien Ziurtagiria eskatu beharko dute.

Sexu-izaerako Delituen Ziurtagiria aurrez aurre edo telematikoki eska daiteke:

  • Eskaera online egiteko ziurtagiri elektronikoa behar duzu, eta Justizia Ministerioaren web ataritik eskatu behar duzu. Bide horretatik ziurtagiria unean bertan eskuratuko duzu.
  • Eskaera aurrez aurre egiteko, Justizia Ministerioaren Lurralde Kudeatzailetzetara, Herritarren arretarako Bulego Nagusira (Madril) edo Gobernuaren Ordezkaritzetara zein Azpiordezkaritzetara jo behar duzu. Euskadin, Justiziako Lurralde Kudeatzailetza Bilboko Elkano kaleko 9.zkian dagoGobernu Azpiordezkaritzak berriz, Bilbo, Donostia eta Gasteizen daude

    Eskaera aurrez aurre egiteko NAN, Pasaporte, ANA edo dagokizun herrialdearen ziurtagiria aurkeztu behar duzu. Ziurtagiriaren kopia bat eramatea gomendatzen dizugu. 

    Interesdunaren izenean eskaera beste norbaitek egiten badu, arestian aipatutako dokumentazioaz gain, bere identifikazio zenbakia ere aurkeztu beharko du.  Horrez gain, eskaera egiteko baimena egiaztatzen duen dokumentua ere aurkeztu beharko du (notarioaren aurrean baimendutako dokumentu publikoa, eta eskaera gurasoek egitekotan, familia-liburua).
2017ko abenduaren 1ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.

Kudeaketa, Izapidetza eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako oposizio deialdia (txanda librea)

Kudeaketa, Izapidetza eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako oposizio deialdia (txanda librea)

Justizia Administrazioaren Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetza Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko Kidegoetan txanda libre bidez sartzeko hautaketa prozesuen deialdia berria egin da.

Hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek, Justizia Administrazioaren hautaketa probetan parte hartzeko eskaera eredu ofiziala bete behar dute (790-eredua-007 kodea. Goiburuan idatzita dator “Justizia Administrazioaren hautaketa probetan parte hartzeko eskaera eta azterketa egiteko tasak”). Inprimakia sarbide nagusian egongo da eskuragarri (www.administracion.gob.es), gaztelaniaz zein Autonomia Erkidegoetako gainerako hizkuntza ofizialetan.

2017ko azaroaren 30ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.