Justizia herritarrengana hurbiltzen

"Inputatua" eta "erruduna" ez da gauza bera

Azkenaldian “inputatu” hitza guztion ahotan dabil. Hori dela eta, askok eta askok “inputatu” hitzak “errudun” esan nahi duela uste du.

Baina “inputatua” dagoena, Justiziaren ikerketapean dago; beraz, pertsona hori ez da, inolaz ere, errudun.

“Inputatu” hitzak duen esanahi ezkorrarekin amaitzeko, eta norbanakoa prozeduraren baitan zein egoeratan dagoen hobeto adierazteko, Zigor-Kodeak “inputatu” hitza kendu eta horren ordez “ikertu” eta “auzipetu” hitzak erabiliko ditu.

Era horretara, instrukzio fasean norbanakoa “inputatua” izatetik “ikertua” izatera pasako da; akusazio autoaren ostean, berriz, “auzipetua” izango da. 

2015ko apirilaren 10ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*