Justizia herritarrengana hurbiltzen

Inskripzioak ospitalean egingo dira

Inskripzioak ospitalean egingo dira

Hemendik aurrera gurasoek ez dute seme-alabak inskribatzera Erregistro Zibilera joan beharrik izango. Haurra ospitalean bertan inskribatu ahal izango da, era horretara, gurasoek anabasa nagusi den lehen egun horietan batetik bestera ibiltzea ekidingo dute.

Horretarako, erditzean parte hartu duten sendagileek eta gurasoek inprimaki ofiziala sinatuko dute. Inprimakiaren bidez jaiotza egiaztatuko da, eta ondoren, ospitaleak berak Erregistro Zibilera bidaliko du.

Leihatila bakarreko sistema horren bidez inskripzioa egin ezin den kasuetan Erregistro Zibilera  joateko aukera dago.  

Dena den, Lege Aurreproiektua indarrean jarri arte inskripzioak orain arte bezala egingo dira.  Hau da, gurasoek Erregistro Zibilera joan beharko dute seme-alabak inskribatzera.

  • Gogoratu, haurra jaio den udalerrian bertan erregistratu nahi baduzu ez duzue guraso biek Erregistro Zibilera joan behar; baina haurra gurasoak erroldatuta zaudeten udalerrian inskribatu nahi baduzue, guraso biek elkarrekin bertaratu beharko duzue.
  • Justizia.net-en zure seme-alaba inskribatzeko prozedura daukazu.
2013ko urriaren 28ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*