Justizia herritarrengana hurbiltzen

Itsu bat epaile izan daiteke?

Itsu bat epaile izan daiteke?

“Nire izena Gabriel da eta itsua naiz. Itsua izatea ez da eragozpena  izan Zuzenbide ikasketak  amaitzeko, bai ordea,  karreran aurrera egiteko:   epaile izan nahi dut, baina inork ez dit aukera hori dudan ala ez esan nahi.  Erantzuna lortzen lagunduko al didazu? Nire eskaera sinatuz lagun nazakezu”. Horrela aurkeztu zuen bere burua Gabriel Pérez Castellanos gazte erabat itsuak, eskaerak online egiteko Change.org plataforman. Eskaeraren helburua, epaile izateko aukera duen ala ez jakitea zen. Eta lortu ere, lortu du: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak baiezkoa eman dio.

Epaile izateko, beste edonork bezala, oposaketak gainditu besterik ez du egin behar. Ondoren, epaile izateko aukera izango du bateragarria den edo bere gaitasunekin bat datorren lanpostu batean.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Batzorde Iraunkorrak aho batez hartu du erabakia. Izan ere, Konstituzioaren 49. artikuluak gabeziak dituzten norbanakoak gizarteratzeko lanak egitera, eta euren eskubideak babestera behartzen ditu botere publikoak. Gainera, Botere Judizialaren 301.8 Lege Organikoaren arabera (BJLO), karrera judizialera sartzeko deialdietan, lanpostuen %5, gutxienez, %33ko edo goragoko gabezia maila duten norbanakoentzat gorde behar da.

Erabakia hartzeko, Batzorde Iraunkorreko kideek Juan Manuel Fernandez kidearen txostenaz baliatu dira. Fernandezek txostenean adierazitakoaren arabera, frogak aztertzeko orduan, kasu gehienetan, ez beharrezkoa ikusteko gaitasuna izatea. Horrez gain, gaur egun itsuentzat edozein dokumentu eskuragarri jartzeko teknologia dagoela azpimarratu du txostenean

2014ko maiatzaren 22ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Botere Judiziala. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*