Justizia herritarrengana hurbiltzen

Justizia digitala

Google eta ahaztua izateko eskubidea

Google eta ahaztua izateko eskubidea

Audientzia Nazionalak ahaztua izateko eskubidearen inguruko 72 epai eman ditu honez gero. Ahaztua izateko eskubidea, eragiten dieten gertaeretatik bereiziz norbanakoen izen ona zaintzeko edo lasaitasuna bermatzeko eskubidea da.

Datuen Babeserako Espainiako Agentziak (DBEA) 7. Urteroko Batzar Irekia egin du, eta bertan, Europar Batasuneko Auzitegiak ahaztua izateko eskubidearen inguruan emandako epaia aztertu du; doktrina horrek Audientzia Nazionalaren hainbat epai eragin ditu. Auzitegi horretan, Google-ek gai horren inguruan aurkeztutako errekurtsoa guztiak daude. 

Gaur arte Audientzia Nazionalak 72 epai eman ditu, horietako %75ean bilatzailearen emaitzetan loturak ezabatzeko agindua eman du.

Batzarrean, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren zuzendari Jose Luis Rodriguez Alvarezek azaldu du, EBANren epaia ezartzeak ez duela jatorrizko informazioa ezabatzeko agindua bere baitan biltzen, hortaz, informazio horrek argitaratu duen web atarian jarraitzen du eta kaltetuaren izena ez den beste edozein terminoren bitartez bilatu daiteke.

2015ko apirilaren 27ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia digitala. 2 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Internet bidez iruzur egin al dizute?

Internet bidez iruzur egin al dizute?

2012. urtean Euskadin salatutako hamar iruzurretatik lau informatikarekin erlazionatuta zeuden. Urte bi  geroago, Euskadin aurkeztutako salaketen  %66 informatikarekin lotuta daude.

Azken hilabete hauetan Ertzaintzak internet bidez egindako iruzurren gorakada nabarmena antzeman du. Iruzur egiteko moduak aldatuz doaz, baina guztiek ezaugarri komun bat daukate: Biktimaren xalotasuna edo ordenagailuen babes eza

Iruzur informatiko baten biktima ez izateko, Ertzaintzak bi oinarrizko aholku eman ditu: 

  • Ez eman inori ez koderik ez eta pasahitzik ere.
  • Ez utzi inori ordenagailuaren kontrola urrunetik hartzen.

Edonola ere, zalantzarik izanez gero, egokiena zerbitzua ematen dizun erakundearekin harremanetan jartzea da. Eta gogoan izan: enpresa pribatuek eta erakunde publikoek ez dituzte inoiz zure kode sekretuak eskatuko.

Hala ere iruzur baten biktima bazara, gertaerak salatzea oso garrantzitsua da; batetik, beste batzuk iruzur berean eror ez daitezen, eta bestetik, iruzurgileak harrapatzeko.

Iruzurra salatzeko prozedura ezagutzen al duzu? Justizia.net-en salaketa jartzeko eman behar dituzun pausuak ikus ditzakezu.

2014ko irailaren 30ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  JustiziaEus-eko zerbitzuak . Iruzkin bat.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook