Justizia herritarrengana hurbiltzen

Justizia Europan

Datuen babeserako Europako lege berria derrigorrean bete behar da gaurtik aurrera

Datuen babeserako Europako lege berria derrigorrean bete behar da gaurtik aurrera

Gaurtik aurrera Europar Batasuneko estatu guztiek derrigorrean bete behar dute Datuen Babeserako Araudi Nagusi berria (DBAN). Araudi berriak, herritarrek euren informazio pertsonalari buruz dituzten eskubideak areagotzen ditu, eta Datuen Babeserako Lege Organikoa ordeztuko du.

Europako araudi berriaren helburu nagusietako bat, enpresek eremu digitalean erabiltzaileen datuekin egiten duten erabilera arautzea, eta batez ere, interneten egiten den datuen erabilera okerretatik norbanakoak babestea da.

Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren arabera, araudi berriak eskubide berriak gehitu ditu, herritarrek norbere datu pertsonalen gainean duten kontrola eta erabakitzeko gaitasuna areagotzeko helburuarekin. 

ARCO (gaztelaniatik) eskubideekin gertatzen zen bezala -Sarbide, Zuzenketa, Kantzelazio eta Aurkaratzeko eskubideak-, Europako araudian jasotako eskubideak gauzatzea erabat doanekoa da herritarrentzat.

Maiatzaren 25etik aurrera, Datuen Babeserako Araudi Nagusi berria derrigorrean bete beharko da. DBANk herritarrei aitortzen dizkien eskubideak hurrengoak dira:

Sarbide eskubidea. Zure datuak zertarako erabiltzen diren, noiz arte erabiliko diren, nazioartera transferitu diren ala ez eta profil automatizatuak sortu diren ala ez jakiteko eskubidea duzu.

Zuzentzeko eskubidea.  Datuak okerrak badira edo osatu gabe badaude, zuzentzeko eskubidea daukazu.

Ezabatzeko eskubidea. Eskubide hau “ahaztua izateko eskubide” bezala ere ezaguna da. Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea duzu, adibidez, bilduak izan ziren egitatearen xedea iraungi bada.

Trataera mugatzeko eskubidea. Dagokion arduradunari zure datuen tratamendua eteteko edo datuak gordetzeko –kasuan kasu- eskatzeko eskubidea daukazu.

Eramangarritasun eskubidea. Zure datuak beste zerbitzu-hornitzaile batera eramateko eska dezakezu.

Erabilera ukatzeko eskubidea. Zure datuen tratamendua ukatzeko eskubidea duzu, arrazoi pertsonalak direla eta, edo adibidez, zuzeneko marketin-erako erabiltzen dituztelako.

2018ko maiatzaren 25ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Europan. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook
  • Google +

Urtarrilak 21, Bitartekaritzaren Europako Eguna

Urtarrilak 21, Bitartekaritzaren Europako Eguna

Urtarrilaren 21ean, Bitartekaritzaren Europako Eguna da. Egun horretan bitartekaritzari buruzko europako lehen lege-testuaren sorrera ospatzen da, hau da, R (98) Gomendioa, Familia-bitartekaritzari buruzkoa, Europako Kontseiluak 1998ko urtarrilaren 21ean onartutakoa. 

Eusko Jaurlaritza bitartekaritza arloan aitzindari da Espainian, 2007an Euskadiko Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzua sortu zenetik.

Baina, zer da bitartekaritza? Bitartekaritza Justizia Leheneratzailearen adierazle garrantzitsuena da, ohiko justiziaren ordezko era da eta biktimari protagonismo handiagoa ematen dio; ildo horretatik, aldeen arteko zuzeneko komunikazioaren bitartez, biktimak jasandako kaltea konpontzea du xede. 

Euskadiko Bitartekaritza Judizialaren Zerbitzuaren azken memoriaren arabera, zerbitzuak arrakasta handia du; izan ere, EAEko epaitegiek Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzura bideratutako auzien erdia inguru alde bien arteko adostasunarekin amaitu da.

2018ko urtarrilaren 17ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook
  • Google +