Justizia herritarrengana hurbiltzen

Justizia Europan

Martxoak 21 Arraza-bereizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Hiru gazte eta hastag-a ingelesez

Martxoaren 21ean Arraza-bereizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna da. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) data hau ezarri zuen 1960an Hegoafrikako Sharpevilleko poliziak apartheid paseen legearen aurkako manifestazio baketsu batean parte hartzen ari ziren 69 pertsona hil zituela gogorarazteko.

2021eko "Gazteria arrazakeriaren aurka altxatzen da"  demak, tolerantziaren, berdintasunaren eta diskriminazioaren aurkako mundu mailako kultura sustatzea du helburu, eta xede horrekin,  Nazio Batuen Erakundeak pertsona guztiak arraza aurreiritzien eta jarrera intoleranteen aurka altxa daitezen dei egin du.

Pandemiak arraza-bereizkeria areagotu du

COVID-19 pandemiak eragin handia izan du mundu mailako gazterian, talde minoritarioetako gazteak barne. Horietako askorentzat arraza-bereizkeria areagotu da, hezkuntza eten zaie, edo enplegu-aukera gutxiago dituzte eta bizitza publikoan parte hartzeko gaitasun mugatua dute, gertaera horiek euren ahalduntze indibiduala eta soziala oztopatzen dutelarik.

  • Arraza-bereizkeriaren biktima zarela uste baduzu, Arartekoaren bulegoarekin jar zaitezke harremanetan. Arartekoaren webgune ofizialean aurki ditzakezu harremanetarako datuak.
  • Nazioartean egingo diren kanpainen berri jakiteko, Nazio Batuen webgunea kontsulta dezakezu.

 

2021ko martxoaren 17ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Europan. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Twitter
  • Facebook

Urtarrilak 21, Bitartekaritzaren Europako eguna

Urtarrilak 21, Bitartekaritzaren Europako eguna

Gaur, urtarrilak 21 bitartekaritzaren Europako lehen lege-testuaren onarpena ospatzen du Europak, alegia, Europako Kontseiluak 1998ko urtarrilaren 21ean Familia barruko Bitartekaritzari buruzko R (98) Gomendioa onartu izana.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburu Beatriz Artolazabal Familia Bitartekaritzako Zerbitzuaren egoitzan izan da, Cristina Merino arduradunarekin batera. Bertan, pandemiak eta konfinamenduak markatutako 2020. urteko Zerbitzuaren balantzea egin dute.

Urtarrilaren 21ean, Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak eta Abokatuen Elkargoek Bitartekaritzaren Europako Egunaren ospakizunekin bat egiten dute eta hainbat jarduera eta ekitaldi antolatzen dituzte gatazkak konpontzeko ordezko metodo hori sustatu eta ezagutarazteko.

Baina, zer da bitartekaritza? Bitartekaritza Justizia Errestauratiboaren adierazle garrantzitsuena da, ohiko justiziaren ordezko era da eta biktimari protagonismo handiagoa ematen dio; ildo horretatik, aldeen arteko zuzeneko komunikazioaren bitartez, biktimak jasandako kaltea konpontzea du xede.

2021ko urtarrilaren 21ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Twitter
  • Facebook