Justizia herritarrengana hurbiltzen

Justizia Ministerioa

Aste Santuko indultuak

Aste Santuko indultuak

Aste Santuan hainbat preso indultatzea ohitura da. Oraingoan, 21 preso indultatu ditu Gobernuak.

Data gerturatzen doan heinean, zigortuek neurria eskatu ohi dute. Neurria, euren eremu edo probintzian indultatuak izateko baldintzak betetzen dituztenek eska dezakete.

Baina, zer da indultua? Nork eska dezake indultua?

Indultua grazia neurri bat da eta espainiako erregeak ematen du Justizia ministroak egindako proposamenaren arabera; epai irmoz kondenatutako preso bati, zigorraren zati bat edo zigor osoa kentzean datza. Neurri hau edozein presok eska dezake. Ez da lege-hauste mota kontutan hartzen, eta bete beharreko zigorra kentzen du; honek zera esan nahi du, presoak aurrekariak izaten jarraituko duela.

  • Indultuaren ezaugarriak eta eskatzeko modua ezagutu nahi badituzu 2012ko otsailean  blog.justizia.net-en argitaratutako “Nor indulta daiteke?” atala irakur dezakezu.
2014ko apirilaren 25ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Ministerioa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Atzerrian preso daudenei indultua ematea

Espetxea Seulen, Hego Korean. Argazkia: Kim Dar

Azken aste hauetan atzerrian preso dauden espainiarren indultuari buruz zabal hitz egin da. Aurreko post batean espainiar estatuan indultua eskatzeko eta emateko prozeduraz hitz egin genuen, baina ba al dakigu zer gertatzen den norbanakoa atzerrian preso dagoenean?

Herrialde guztietan indultua  mesede-neurria da. Espainian, 1870eko lege bat dago -1988an aldatu zen- . Lege horren bidez indultua eskatzeko eta emateko prozedura arautzen da. Ondorioz, neurria Gobernuak ematen badu ere, izapidetzeko arau horiek bete behar ditu. Atzerrian preso dauden pertsonei dagokienean,  berriz, ez dago indultuak arautzeko nazioarteko hitzarmenik. Mesede-neurria Gobernu bakoitzari dagokio; beraz, herrialde bakoitzak bere araubide juridikoaren arabera ematen du.

Hala ere, beste herrialde bati indultua eskatzea ez da batere ohikoa. Espainiako estatuan kontsulatuek osatzen dute zerrenda eta horren ondoren dagokion enbaxadari bidaltzen diote. Kontsulatuek indultu eskaera faktore ezberdinen arabera egiten dute: Familiaren egoera, osasun egoera, zigorra betetzeko zenbat falta den eta delitu mota.   Dena den prozedura ez dago araututa;  atzerrian preso daudenen leku-aldatze eskaera, aldiz, bai.   
 

2013ko abuztuaren 13ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Ministerioa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook