Justizia herritarrengana hurbiltzen

Justizia Ministerioa

Abokatu izateko lehenengo azterketa datorren apirilaren 6an izango da

Abokatu izateko lehenengo azterketa datorren apirilaren 6an izango da

Justizia Ministerioak datorren apirilaren 6rako deitu du abokatu lanean jarduteko gaitasunaren 2019 urteko lehen ebaluazio-proba.

Deialdia iragan abenduaren 29an argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean, 2018ko bigarren azterketatik 14 egunera.

Justizia Ministerioak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, apirilaren 6ko proban 6.000tik gora hautagaik hartuko du parte.

34/2006 Legea, urriaren 30ekoa, Auzitegietako Abokatu eta Prokuradore lanbideak eskuratzeari buruzkoa indarrean jarri zenetik, profesionalek proba gainditu behar dute lanbidean jardun ahal izateko.

2019ko otsailaren 6ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Ministerioa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

2019ko urrira arte luzatu dute sefardiek espainiako nazionalitatea eskatzeko epea

2019ko urrira arte luzatu dute sefardiek espainiako nazionalitatea eskatzeko epea

Gobernuak urtebete luzatu du -2019ko urriaren 1era arte-espainiar jatorriko sefardiek  espainiako nazionalitatea eskatzeko duten epea.

Aukera hori arautzen duen 12/2015 Legeak, ekainaren 24koak, eskaera egiteko Legea  indarrean jarri eta eskaera egiteko hiru urteko epea ezarri zuen; hortaz, epea urte honetako urriaren 1ean amaituko zen. 

Araua indarrean jarri zenetik 6.432 sefardiri eman zaie espainiako nazionalitatea. Hala ere, Komunitate Judutarren Espainiako Federazioak eskaerak aurkezteko epea luzatzeko beharra adierazi zion Gobernuari, eskatzaileek euren jatorrizko herrietan dokumentazioa eskuratzeko zituzten arazoak zirela eta. Horri, nazionalitatea eskuratzeko ezinbestekoak diren Gaztelania Atzerriko Hizkuntza Diploma (DELE) eta Espainiako Gizarte, Kultura eta Konstituzioaren ezagutza bermatzen duen Diploma (CCSE) lortzeko behar den denbora gehitu behar zaio.

2018ko martxoaren 13ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook