Justizia herritarrengana hurbiltzen

Justizia Ministerioa

150 milioi euroko irabaziak

150 milioi euroko irabaziak

Gordailuak zainpean uzteko kontua Justizia Ministerioak aukeratutako bankuko kontu bat da; azken urtean kontu horrek 150 milioi euroko irabaziak izan ditu.

Zertarako erabiltzen da kontu hori? Gaur egun Santander Bankuan irekitako kontu hori ordaintze-manamenduak ordaindu, transferentziak egin eta gordailuak zainpean uzteko erabiltzen da.

Adibidez, enkante judizial batean parte hartzeko, dirua gordailuan utzi izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da. Diru hori, Justizia Ministerioak aukeratutako kontu horretan sartu behar da.

Beste kasu bat hurrengoa izan daiteke: alokairuan bizi den lagun batek, arazoak ditu pisuaren jabearekin, azken horrek etxetik bota nahi duelako. Horrelakoetan, jabeak ez du alokairuaren ordainketarik onartuko eta ordainketa eza aitzakiatzat jarriko du alokairuan duen bizilaguna kalera botatzeko . Egoera horren aurrean, gordailua zainpean uzteko kontuan sar dezake dirua. Era horretara, hilero ordainketa egiteko prest dagoela ziurtatuko du, eta jabedunari aitzakia hori erabiltzeko aukera kenduko dio.

Azkenengo urtean Justizia Ministerioak 7.000 milioi euro bildu ditu kontu horretan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak argitaratutako “Justizia datuz datu” txostenaren arabera.   Urtean zehar batez beste 3.420 milioi euro egon dira kontuan. 2012. urtean berriz, batez beste 2.907 milioi euro egon ziren.  Zein da guzti horren esanahia? Datu horien arabera, 150 milioi euroko irabaziak izan ditu altxor publikoak.

2014ko ekainaren 10ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Ministerioa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Aste Santuko indultuak

Aste Santuko indultuak

Aste Santuan hainbat preso indultatzea ohitura da. Oraingoan, 21 preso indultatu ditu Gobernuak.

Data gerturatzen doan heinean, zigortuek neurria eskatu ohi dute. Neurria, euren eremu edo probintzian indultatuak izateko baldintzak betetzen dituztenek eska dezakete.

Baina, zer da indultua? Nork eska dezake indultua?

Indultua grazia neurri bat da eta espainiako erregeak ematen du Justizia ministroak egindako proposamenaren arabera; epai irmoz kondenatutako preso bati, zigorraren zati bat edo zigor osoa kentzean datza. Neurri hau edozein presok eska dezake. Ez da lege-hauste mota kontutan hartzen, eta bete beharreko zigorra kentzen du; honek zera esan nahi du, presoak aurrekariak izaten jarraituko duela.

  • Indultuaren ezaugarriak eta eskatzeko modua ezagutu nahi badituzu 2012ko otsailean  blog.justizia.net-en argitaratutako “Nor indulta daiteke?” atala irakur dezakezu.
2014ko apirilaren 25ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Ministerioa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook