Justizia herritarrengana hurbiltzen

Justizia Ministerioa

Non daude tasa judizialen bitartez irabazitako 500 milioi euroak?

Non daude tasa judizialen bitartez irabazitako 500 milioi euroak?

Ministerioak ez dauka horri buruzko informaziorik”. Hori erantzun du Justizia Ministerioak, tasa judizialekin irabazitako 500 milioi euroen erabilerari buruz parlamentuan galdegin diotenean. 

Horrez gain, Zerga Agentziak ere horri buruzko informaziorik ez duela gaineratu du; izan ere, Ogasunak zerga bilketan edo kudeaketan parte hartzen du, baina ez du beste kontuetan eskumenik, hala nola zenbatekoari edo erabilerari buruzko informazioa emateko kontuetan.  

Tasa judizialak 2012ko azaroan ezarri ziren, eta Alberto Ruiz Gallardón orduko Justiziako buruak agindutakoaren arabera, irabazitako dirua doako justizia ordaintzeko zen.

Alabaina, gaur, indarrean jarri zirenetik urte bi eta hiru hilabete pasa ostean, ez Justiziak ez eta Ogasunak ere ez daki zer gertatu den irabazitako 500 milioitik gorako euroekin.

Non egongo dira?

2015ko otsailaren 18ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Ministerioa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Abokatu izateko 2015eko Sarrera-proban izena emateko epea zabaldu da

Abokatu izateko 2015eko Sarrera-proban izena emateko epea zabaldu da

Datorren martxoaren 20ra arte izena eman dezakezu Abokatu izateko 2015eko sarrera-proban (Euskadin egun bat beranduago amaitzen da epea, martxoaren 19a jai eguna delako). Azterketa doan da eta maiatzaren amaieran egingo da Andaluzia, Galizia, EAE, Katalunia, Asturias eta Madrilen (azterketa egiteko lekua, Praktika Juridikoa –masterra edo ikasturtea- egin duzun Eskolaren araberakoa da).

Abokatu izateko sarrera-proban izena eman nahi baduzu, eskaera egiteko inprimaki ofiziala Justizia Ministerioaren web atarian eskuratu behar duzu.

Inprimakia, Justizia Ministerioaren erregistro nagusian edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehazten diren lekuetan aurkez dezakezu. Posta ziurtatu bidez ere bidali dezakezu Justizia Ministerioaren erregistro nagusira: Bolsa kalea, 8. 28.012 Madril.

DNI elektronikoa edo bestelako ziurtagiri digitalik baduzu, eskaera telematikoki izapidetu dezakezu Justizia Ministerioaren egoitza elektronikoan.

2015ko otsailaren 16ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Ministerioa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook