Justizia herritarrengana hurbiltzen

JustiziaEus-eko zerbitzuak

Zure Erregistro Zibilarekin hitzordua ezeztatu nahi duzu? Aurretiko Hitzorduaren Zerbitzutik eskatutako hitzorduak nola ezeztatu azalduko dizugu

Zure Erregistro Zibilarekin hitzordua baliogabetu behar duzu?

Covid-19 pandemiak eragindako salbuespenezko une hauetan, ezinbestekoa da aurrez hitzordua izatea Euskadiko Erregistro Zibil batean izapide bat aurrez aurre egiteko.

Hitzorduak JustiziaEuseko Aurretiko Hitzorduaren Zerbitzuaren bidez eskatu behar dira. Eta zerbitzu horretatik bertatik zure hitzordua baliogabetu edo alda dezakezu.

Hitzordu bat eskatu ondoren, zure helbide elektronikora eta telefono mugikorrera (SMS bat) baieztapen-mezua iritsiko zaizu. Baieztapen horretan hitzordu-zenbaki bat agertuko da (lokalitzaile bat). Hitzordua aldatu edo ezeztatu nahi baduzu, hitzordu-zenbaki hori erabili beharko duzu.

Zure hitzordua ezeztatzeko edo aldatzeko, JustiziaEuseko Erregistro Zibilarekin izapideak egiteko Aurretiko Hitzordu Zerbitzura jo behar duzu berriro, eta Kontsultatu edo ezeztatu hitzordua atala hautatu behar duzu. Zure hitzordu-zenbakia sartu ondoren (posta elektronikoz eta SMS bidez iritsi zaizuna), hitzordua kudeatu ahal izango duzu, eta bertan behera utzi edo zure izapiderako beste data bat aukeratu erabaki.

Zure hitzordua ezeztatzeko edo aldatzeko, JustiziaEuseko Erregistro Zibilarekin izapideak egiteko Aurretiko Hitzordu Zerbitzura jo behar duzu berriro, eta Kontsultatu edo ezeztatu hitzordua atala hautatu behar duzu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gogoratu hainbat Aurretiko Hitzordu Zerbitzu daudela, bat Euskadiko egoitza judizial batean egin behar duzun izapide bakoitzeko. Beraz, zita baliogabetzeko edo aldatzeko, dagokion Aurretiko Hitzordu Zerbitzura jo beharko duzu. Kasu honetan, hitzordua Erregistro Zibil batekin bada, Euskadiko Justizia Administrazioko Erregistro Zibilen Aurretiko Hitzordu Zerbitzura sartu beharko duzu.

2021ko urtarrilaren 14ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  JustiziaEus-eko zerbitzuak . 15 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Twitter
  • Facebook

Nola lortu aurretiko hitzordua zigor-aurrekarien ziurtagiria eskatzeko

Zigor-arloko ziurtagiria

Zigor-aurrekarien ziurtagiria Zigortuen Erregistro Zentralean jasota dauden aurrekari penalik ez dagoela edo badagoela egiaztatzeko dokumentu bat da.

Ziurtagiri hori telematikoki edo aurrez aurre eska daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justiziako Lurralde Kudeatzailetzan eta Espainiako Gobernuak Gipuzkoan eta Araban dituen Ordezkariordetzetan.

Aurrekari penalen ziurtagiria aurrez aurre eskatu nahi baduzu, gogoratu ezinbestekoa dela aurrez hitzordua izatea. Aurretiko hitzorduaren hainbat zerbitzu daude, eskabidea aurkeztu behar duzun lekuaren arabera:

Hala ere, zigor-aurrekarien ziurtagiriaren eskaera Justizia Ministerioaren egoitza elektronikoaren bidez egitea gomendatzen dizugu. Horrela, dagokion tasa ordaindu ondoren, zure eskaera izapidetu ahal izango duzu eta zure ziurtagiria ia unean bertan lortuko duzu (gorabehera puntualik izan ezean).

2020ko abenduaren 16ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  JustiziaEus-eko zerbitzuak . 5 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Twitter
  • Facebook