Justizia herritarrengana hurbiltzen

JustiziaEus-eko zerbitzuak

2019ko urrira arte luzatu dute sefardiek espainiako nazionalitatea eskatzeko epea

2019ko urrira arte luzatu dute sefardiek espainiako nazionalitatea eskatzeko epea

Gobernuak urtebete luzatu du -2019ko urriaren 1era arte-espainiar jatorriko sefardiek  espainiako nazionalitatea eskatzeko duten epea.

Aukera hori arautzen duen 12/2015 Legeak, ekainaren 24koak, eskaera egiteko Legea  indarrean jarri eta eskaera egiteko hiru urteko epea ezarri zuen; hortaz, epea urte honetako urriaren 1ean amaituko zen. 

Araua indarrean jarri zenetik 6.432 sefardiri eman zaie espainiako nazionalitatea. Hala ere, Komunitate Judutarren Espainiako Federazioak eskaerak aurkezteko epea luzatzeko beharra adierazi zion Gobernuari, eskatzaileek euren jatorrizko herrietan dokumentazioa eskuratzeko zituzten arazoak zirela eta. Horri, nazionalitatea eskuratzeko ezinbestekoak diren Gaztelania Atzerriko Hizkuntza Diploma (DELE) eta Espainiako Gizarte, Kultura eta Konstituzioaren ezagutza bermatzen duen Diploma (CCSE) lortzeko behar den denbora gehitu behar zaio.

2018ko martxoaren 13ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.

Nire kexa adierazi nahi dut

Nire kexa adierazi nahi dut

Herritarrok Justizia Administrazioaren funtzionamenduari buruzko erreklamazioak edo iradokizunak aurkezteko eskubidea dugu. Prozedura doan da eta aurrez aurre edo telematikoki aurkez daiteke.

Kexa aurrez aurre aurkeztu nahi baduzu, bertara joan behar duzu: epaitegi edo auzitegira, aginte organoetara, Herritarren Harrera Zerbitzura (Justizia jauregietan daude), Botere Judizialaren Kontseilu Nagusira, Justizia Ministeriora zein Autonomia Erkidegoetako administrazioetara.

Telematikoki aurkeztu nahi baduzu, JustiziaNet bitartez egin behar duzu.
 
Kexak edo iradokizunak aurkezteko ez dago epe jakinik.  Hori bai, behin aurkeztuz gero, erantzuna gehienez hilabete bateko epean jaso behar duzu.

Gainera, kontutan hartu zenbait kasutan ezin direla kexak edo iradokizunak egin. Adibidez, kexa eragin duen egitatea diziplinako arau-hauste bat izan badaiteke, edo epai bati buruzkoa bada.

2017ko irailaren 29ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  JustiziaEus-eko zerbitzuak . Iruzkin bat egin.