Justizia herritarrengana hurbiltzen

JustiziaEus-eko zerbitzuak

Justizia.net finalista da 2011ko Buber sarietan, herritarrei zerbitzua emateko web onenen atalean

Justizia.net finalista da 2011ko Buber sarietan, herritarrei zerbitzua emateko  web onenen atalean

Justizia.net, Euskadiko Justizia Administrazioaren web-orria, hiru finalisten artean dago  9. Buber sarietan, herritarrei zerbitzua emateko web onenen atalean.

Lehenengo, sarietara aurkeztu ziren 200 web atarien artean, erabiltzaileek gogokoen zituzten web-guneak aukeratu zituzten . Ondoren, gai honetan aditua den talde batek kategoria bakoitzeko hiru web aukeratu ditu. Justizia.net-ez gain, herritarrei zerbitzua emateko  web onenen atalean beste bi atari ere finalista dira: www.tendumi.com kanpinei buruzko gida, eta Why not? Fundazioaren web-ataria. (www.fundacionwhynot.org).

Sari banaketa, Internet & Euskadi elkarteak antolatu du eta datorren abenduaren 1ean izango da Bilbon.

2011ko abenduaren 1ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Egoera bakoitzerako ziurtagiri mota bat

Ezkontz-jaiotza-heriotza-bizi-nahiz egoera ziurtagiriaren kopia eskatu behar dugunean, sarritan ez dugu jakiten zein dokumentu mota eskatu behar dugun. Izan ere, izapide bakoitzerako dokumentu mota ezberdina behar da.

Adibidez, ez da gauza bera jaio berri bat  erroldatzeko jaiotza- ziurtagiria edo lehendabiziko aldiz NANa egiteko jaiotza-ziurtagiria eskatzea. Erroldatzeko, gurasoek hitzez-hitzeko ziurtagiria eskatu behar dute; NANa  egiteko berriz, beste ziurtagiria bat, osatuagoa, eskatu behar da.

JustiziaEus bidez edo Erregistro Zibiletan zein Bake Epaitegietan hiru ziurtagiri eredu ezberdin eska daitezke:

  • Ziurtagiri laburtua:  Inskribatutako gertaeraren laburpena da. Ziurtagiri mota honen baitan, nazioartekoa  edo eleaniztuna deritzon ziurtagiria eska daiteke.  Ziurtagiri mota hau 1976ko irailaren 8an Vienako Hitzarmena sinatu zuten herrialde bakoitzetako hizkuntza ofizialetan egiten da. Hauek dira hitzarmena sinatu zuten herrialdeak: Espainia, Alemania, Austria, Belgika, Bosnia, Kroazia, Eslobenia, Frantzia, Italia, Luxenburgo, Mazedonia, Herbereak, Portugal, Suitza, Turkia, Serbia eta Montenegro. Ziurtagiri eleanitzak edo nazioartekoak beste herrialde batzuetan izapideak egiteko erabiltzen dira.  Adibidez, Frantzian ezkondu nahi, eta bikotekideetako bat espainiarra eta bestea frantziarra denean horrelako ziurtagiria behar da.  Ezkontzako  izapide guztiak egiteko, bikotekide espainiarrak jaiotza-ziurtagiri eleaniztuna eskatu beharko du.
  • Hitzez-hitzeko ziurtagiria: Jaiotza-ezkontza- heriotza-ziurtagiriaren hitzez-hitzeko kopia da. Ziurtagiri mota honetan pertsonaren identitateari eta egiaztatu nahi den gertaerari buruzko datu guztiak zehazten dira. Oro har, izapide gehienetarako  ziurtagiri mota hau behar da (erroldatzeko, ezkontza inskribatzeko, osasun txartela eskatzeko, izena aldatzeko…).
  • NANa egiteko ziurtagiria: Haur bati lehendabiziko aldiz NANa egiteko bakarrik erabiltzen da. Jaiotza-ziurtagiri honek hitzez-hitzekoak baino informazio gehiago du eta formatu berezia dauka.

Nolanahi ere, gogora ezazu ezkontza-jaiotza-heriotza edo dena delako ziurtagiria behar baduzu, JustiziaEus bidez eska dezakezula, doako zerbitzua dela eta ziurtagiria etxean jasoko duzula.

2011ko azaroaren 22ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. 93 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook