Justizia herritarrengana hurbiltzen

JustiziaEus-eko zerbitzuak

Internet bidez iruzur egin al dizute?

Internet bidez iruzur egin al dizute?

2012. urtean Euskadin salatutako hamar iruzurretatik lau informatikarekin erlazionatuta zeuden. Urte bi  geroago, Euskadin aurkeztutako salaketen  %66 informatikarekin lotuta daude.

Azken hilabete hauetan Ertzaintzak internet bidez egindako iruzurren gorakada nabarmena antzeman du. Iruzur egiteko moduak aldatuz doaz, baina guztiek ezaugarri komun bat daukate: Biktimaren xalotasuna edo ordenagailuen babes eza

Iruzur informatiko baten biktima ez izateko, Ertzaintzak bi oinarrizko aholku eman ditu: 

  • Ez eman inori ez koderik ez eta pasahitzik ere.
  • Ez utzi inori ordenagailuaren kontrola urrunetik hartzen.

Edonola ere, zalantzarik izanez gero, egokiena zerbitzua ematen dizun erakundearekin harremanetan jartzea da. Eta gogoan izan: enpresa pribatuek eta erakunde publikoek ez dituzte inoiz zure kode sekretuak eskatuko.

Hala ere iruzur baten biktima bazara, gertaerak salatzea oso garrantzitsua da; batetik, beste batzuk iruzur berean eror ez daitezen, eta bestetik, iruzurgileak harrapatzeko.

Iruzurra salatzeko prozedura ezagutzen al duzu? Justizia.net-en salaketa jartzeko eman behar dituzun pausuak ikus ditzakezu.

2014ko irailaren 30ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  JustiziaEus-eko zerbitzuak . Iruzkin bat.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Ba al dakizu ziurtagiriak doan direla?

Ba al dakizu ziurtagiriak doan direla?

20-30 euroren truke, jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiriak bidaltzen dituzten web atari asko daude. Prezio horri, gainera, BEZa gehitu behar zaio.

Horietako web atari batzuetan, izapidea doan dela aitortzen dute, baina ilaran zain ez egoteko edo web atari ofizialek izaten dituzten arazo teknikoak ekiditeko, egokiena ziurtagiria euren bitartez eskatzea dela iragartzen dute.

Baina erregistroko liburuak publikoak dira, eta edonork eska dezake jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiria, doan.  Ziurtagiria, egintza erregistratuta dagoen Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian aurrez-aurre eska dezakezu; bestela,  telefonoz edo Justizia.net web atariaren bidez ere eska dezakezu.

Eskaera aurrez-aurre egiten baduzu, ziurtagiria berehala emango dizute. Telefonoz edo Justizia.net-en eskatzen baduzu, eskaera-orrian adierazitako helbidera  postaz bidaliko dizute. Eskaera era batera zein bestera eginda, izapidea doan da; beraz, ez dizute ezer kobratuko, ez eta ziurtagiria atzerrira bidali behar badute ere.

Hortaz, EAEko Erregistro Zibil batean jaiotza, ezkontza edo heriotza ziurtagiria eskatu behar baduzu, Justizia.net bidez egin dezakezu, hurrengo ataletan:

Ziurtagiria Euskaditik kanpoko Erregistro Zibil bati eskatu behar badiozu, ez ahaztu hurrengoa: Justizia Ministerioaren web atariaren bidez izapidea doan egin daiteke.

2014ko abuztuaren 26ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  JustiziaEus-eko zerbitzuak . Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook