Justizia herritarrengana hurbiltzen

JustiziaEus-eko zerbitzuak

Enkante elektronikoak, diru-eskaintzak etxetik egin ditzakezu

Enkante elektronikoak, diru-eskaintzak etxetik egin ditzakezu

Duela hilabete batzuk enkante judizialetan etxetik parte har dezakezu; izan ere, orain elektronikoki egiten dira eta ez epaitegietan.

Hortaz, enkante guztiak BOEren Enkanteen Atari Bakarrean egiten dira. Hori bai, Justizianet-en EAEko ondasunei buruzko datozen enkanteen berri  izaten jarraituko duzu.

Eta enkante judizialek nola funtzionatzen duten jakin nahi baduzu, Justizianet-en “enkante elektronikoei” buruzko atal berrira jo dezakezu. Atal horretan, besteak beste, Enkante Judizialen atarian sartu, ziurtagiri digitalarekin izena eman, gordailuak telematikoki egin eta diru-eskaintzetan online parte-hartzeko modua azaltzen dizugu.

Zure zain gaude!

2016ko irailaren 28ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia digitala. Iruzkin bat.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Milioi erdi bisitatik gora

Kanada, Islandia, Zeelanda berria, Taiwan, Nigeria, Kamerun, Indonesia, Japonia, Australia, Txina… JustiziaNet-ek mundu osoko bisitariak ditu

Hamar erabiltzailetik hiru eskuko gailuetatik sartzen da JustiziaNet-en (tabletak edo smartphoneak).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Justizia eta Herri Administrazio Sailaren web atariak (www.justizia.net ) 567.333 bisita izan ditu 2015. urtean, 2012. urtean baino % 31 gehiago (mota horretako datuak jaso ziren lehen urtea). Iaz, JustiziaNet-ek 380.000 bisitari izan zituen, guztira, bi milioi ikustaldi izan ziren.

Azken lau urteotan erabiltzaileek portalera sartzeko duten modua nabarmen aldatu da. Horrela, 2012. urtean JustiziaNet bisitatu zuten gehienek mahai gaineko edo ordenagailu eramangarrietatik egin zuten; hala ere, gaur egun hamar erabiltzailetik hiru eskuko gailuetatik sartzen da (tabletak edo smartphoneak).

Hurrengo irudian 2012az geroztik JustiziaNet-era gailu ezberdinetatik sartutakoen datuen alderaketa ikus daiteke:

2012 eta 2015 urteen artean JustiziaNet-era eskuko gailuetatik eta mahaiko ordenagailuetatik sartutakoen datuak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

JustiziaNet-en sartu eta bertako zerbitzu eta izapideak erabiltzen dituzten gehienak Espainiako hainbat lekutatik sartzen dira, batez ere Euskal Autonomia Erkidegotik, Madrildik eta Bartzelonatik. Bisiten gainontzeko % 10 europako herrialde ezberdinekoak eta Latinoamerikako herrialdekoak -Mexiko, Kolonbia, Argentina, Txile- dira. 

JustiziaNet

Baina, gainera, 2015ean munduko zabaleko hainbat bisitari izan ditu, hala nola, Kanada, Islandia, Zeelanda berria, Taiwan, Nigeria, Kamerun, Indonesia, Japon, Australia edo Txinako bisitariak.

Online ziurtagiriak

JustiziaNet-etik gehien erabiltzen den zerbitzua jaiotza-, ezkontza- eta heriotza-ziurtagiriak online eskatzeko aplikazioa da. Berez, 2015. urtean 74.726 ziurtagiri eskatu ziren JustiziaNet bidez, 2014. urtean baino 2.142 gehiago.

Aplikazioa 2001ko abenduan jarri zen abian, eta munduko edozein bazterretik Euskadiko Erregistro Zibil eta  Bake Epaitegiei ziurtagiriak online eskatzeko aukera ematen du. Duela 15 urte aplikazioa indarrean  jarri zenetik 597.529 ziurtagiri eskaera jaso dira online.

Zerbitzuak eta izapideak atalean JustiziaNet-eko erabiltzaileek gehien bisitatutako edukiak daude.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Postontzia

JustiziaNet-eko erabiltzaileek, zalantzak badituzte edo behar duten informazioa aurkitzen ez badute, erabiltzaileen arretarako zerbitzura bidali ditzakete euren galderak. Iaz, postontzian 1.278 mezu jaso ziren. 

Webmasterraren postontzian jasotako mezuen erdia baino gehiago Erregistro Zibil eta Bake Epaitegietan egiten diren izapideekin erlazionatuta dago, hala nola, jaiotza-inskripzioekin, ezkontzekin, izen eta abizen aldaketekin eta batez ere ziurtagiriak online eskatzearekin. Ohiko galderak hurrengoak dira: ziurtagiriak jasotzeko epea, ziurtagiriak atzerrira bidaltzeko aukera eta eskaerak izapidetuta dauden ala ez.

Bisita gehien izan dituzten edukiak

2015ean zehar, atariaz gain, hauek izan dira bisita gehien izan dituzten JustiziaNet-eko atalak:  jaiotza-ziurtagiriak eskatzeko aplikazioa, enkante judizialen atala eta espainiako nazionalitatea eskatzeko jarraibideak dituzten atalak. Bestalde, “Justizia ezagutu” jakin-min handiena piztu duen atala da. Bertan, epaitegien antolamenduari, organo judizial motei edo epaimahaiei buruzko informazioa dago, besteak beste.

Bestalde, 2015ean gehien ikusitako albisteak enplegu eskaintza publikoarekin erlazionatutakoak dira. Adibidez, Euskal Administrazioa osatzeko bederatzi lan poltsetarako aukeraketa-prozesuaren irekiera iragartzen zuena.

Oso harrera ona izan du, baita ere, Justiziarekin erlazionatutako kontzeptuak adibideen bitartez azaltzen dituen JustiziaNet-eko atal berriak. “ba al dakizu...?” atala da. 2015eko arrakastatsuenak hurrengoak izan dira: “Ez da gauza bera zibiletik ezkontzea edo izatezko bikote egitea”, “ba al dakizu idazkari judizialak desagertuko direla?” edo “maltzurkeriaz eta ankerkeriaz”. Interesgarriak iruditzen bazaizkizu, “ba al dakizu...?” atalean irakur ditzakezu.

2016ko urtarrilaren 19ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  JustiziaEus-eko zerbitzuak . Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook