Justizia herritarrengana hurbiltzen

Justiziaren arloko hainbat aditu datuen babesari buruzko araudia Euskadin ezartzearen gaia aztertzen aritu dira Bilbon

EAEko Justizia Auzitegi Nagusian datuen babesari buruzko jardunaldi bat egin da ostegun honetan, uztailak 12: "Datuen babesari buruzko araudi berria eta justizia Euskal Autonomia Erkidegoan.Jardunbide egokiak zehazteko aukera".

María Jesús San José, Juan Luis Ibarra eta Carmen Adán, jardunaldiaren hasieran.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bilbon izan da topaketa, eta parte hartu dute, besteak beste, María Jesús San José Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak, Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren presidenteak, Carmen Adán EAEko Fiskal Nagusiak eta Amparo López Bulego Judizial eta Fiskalaren Eraberritzeko zuzendariak.

Datuen babesari buruzko hainbat aditu araudi berria EAEn Justiziaren arloan ezartzearen gaia aztertzen aritu dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2018ko maiatzaren 25az geroztik, Europar Batasuneko kide diren herrialde guztietan nahitaez bete beharrekoa da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor berria, eta gai horri buruzko zenbait hitzaldi eman dituzte jardunaldian; besteak beste, Iñaki Vicuña Dokumentazio Judizialeko Zentroaren zuzendariak, Pedro Alberto González Datu Pertsonalen Fitxategien Erregistro eta Auditoriaren arduradunak eta Simón Mesanza Legarda Proiektuak, Plangintza eta Koordinazioaren arduradunak.

Topaketan izan dira, besteak beste, Iñaki Vicuña, Pedro Alberto González eta Simón Mesanza Legarda.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hitzaldiez gain, mahai-inguru bat ere izan da jardunaldian, eta datuen babesari dagokionez kultura judiziala dinamizatzeko premia aztertu dute hainbat adituk;zehazki, Enrique Lucas Murillo Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko kide eta abokatuak, Begoña Basarrate EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko gobernu-idazkariak, Inmaculada Criado fiskalak, eta María Isabel Langara Justizia Administrazioko letraduak.

Datuen babesari buruzko jardunaldia Bilbon izan da, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren egoitzan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2018ko uztailaren 12ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook
  • Google +

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*