Justizia herritarrengana hurbiltzen

Kaleratzeak Stop plataformak badauka egoitza Bizkaian

Kaleratzeak Stop plataformak badauka egoitza Bizkaian

Kaleratzeak Stop plataformak familiek euren etxebizitzak gal ez ditzaten egiten du lan egunero. Hala ere  iragan urtarrilaren 18ra arte taldeak ez zuen egoitzarik. Egun horretan Bizkaiko kaleratzeak Stop plataformak bere lehen bulegoko ateak ireki zituen. 

Egoitza Sestaon dago,  bertako Udalak utzitako lokal batean ( San Diego kalea, 3 - Las Llanas ikastetxe ohia -). Abokatua eta gizarte laguntzailea daude bertan, euren etxebizitza galtzeko arriskuan dagoen edozein familiaren egoera aztertu eta gizarte laguntzak kudeatzeko. Harrera ordutegia hurrengoa da: astelehenetik ostiralera, 10.00etik 13:30era eta 17:00tik 20:00etara.

Horrez gain, gogora ezazu Justizia Administrazioak Hipoteka Bitartekaritza Zerbitzua duela . Zerbitzu horretara jotzen baduzu, bitartekari bat familiaren eta finantza-erakundearen artean akordio bat lortzen saiatuko da. Informazio gehiago behar baduzu, Hipoteka Bitartekaritza atalean ikus dezakezu.

Baina batez ere, etxebizitza galtzeko arriskuan bazaude, ez itxoin azken unera arte.

2013ko otsailaren 22ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Iruzkin bat

Kaleratzerik Ez2013/02/26
Plataforma de Afectados por la Hipoteca Bizkaia: Kaleratzerik Ez info@kaleratzerikez.net Tlf: 610 891 789 http://kaleratzerikez.net

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*