Justizia herritarrengana hurbiltzen

Koordainketa Justizian. Bai ala ez?

Duela aste batzuk Justizian Koordainketa ezartzeari buruzko eztabaida hasi zen. Jorge Carbé, Valentziako Justizia eta Gizarte Ongizate Sailburuak proposamena egin zuen: Justiziara jotzen duten enpresa edo norbanakoek  tasa gehigarri bat ordaintzeko . Carbéren ustetan, kaltetuek begi onez hartuko lukete ekimen hori, hain zuzen ere horri esker prozesua arinduko litzatekeelako. 

Hala eta guztiz ere, azken aste hauetan asko izan dira proposamen horren aurka entzun diren ahotsak.

Zer ekarriko luke Koordainketak?

Koordainketa Judiziala, Justiziaren erabiltzaileek –enpresak edo norbanakoak– Justiziaren erabileragatik tasa bat ordaintzea da. Neurri honen helburuen artean lehenengoa auziak arintzea eta zerbitzuaren erabilera okerra egiten dutenei horretan jarraitzeko gogoa kentzea da; bigarrena berriz, dirua aurreztea.

Baina, nork irabazten du neurri horrekin? Kaltetuena herritar xumea da, Justizia eskura izateari utz dieziokeelak; aitzitik, diru kopuru handiak eta abokatu taldeak dituzten enpresek ez lukete tasa hori ordaintzeko inolako arazorik izango.

Zuk zer uste duzu? Justizia guztion artean ordaintzea beharrezkoa dela ala Justizia erabiltzen dutenek tasa berezi hori ordaindu behar dutela?

2011ko irailaren 7ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Ministerioa. Iruzkin bat.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Iruzkin bat

Andoni2011/09/22
Es la palabra de moda el copago. que miran realmente los problemas que existen en justicia y que actuen de oficio a los que hacen un uso fraudulento de la justicia, pero eso no lo hacen. Solo es una manera mas de sacar tajada a costa de algunos. que cobren a las empresas que hacen un uso masivo de la justicia al cabo del aņo.

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*