Justizia herritarrengana hurbiltzen

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Zigor arloko Jurizdikzioari buruzko online ikastarorako automatrikula zabalik

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Zigor arloko Jurizdikzioari buruzko online ikastarorako automatrikula zabalik

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Zigor arloko Jurizdikzioari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.

 

Baldintzak:

  1. Ikastaroan lehentasuna izango dute Justiziako Administrazioko Kudeaketa eta Izapideketa Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenek; zehazki, euskarako 2. hizkuntza-eskakizuna edo goragokoa dutenek eta justizia administrazioan lan esperientziarik ez dutenek.
  2. Automatrikula egiteko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: justiziagela@justizia.eus. Ikastaroan matrikulatzeko eskatu behar da, eskatzailearen datu guztiak jarri behar dira (izena, abizenak eta NANa) eta posta elektronikoko helbide bat adierazi behar da. Automatrikula e-mailez egiterik ez badago, fax bitartez egingo da (945 01 91 52).
  3. Automatrikulatzeko epea apirilaren 30ean zabalduko da, eta maiatzaren 11an itxiko da, 08:00etan.
  4. Maiatzaren 14tik 15era bitartean, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
  5. 150 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
  6. Ikastaroa maiatzaren 15ean hasiko da, 16:00etan, eta ekainaren 15ean amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
  7. Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
  8. Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroak dituen modulu guztiak ikusi beharko ditu pantailan, eta ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
  9. Ikastaroa amaituta, gaitasun-proba bat egiteko deia egingo zaie pantaila guztiak ikusi dituzten eta test guztiak egin dituzten ikasleei. Ikastaroa gaindituz gero, jurisdikzio honetan ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie lan-poltsetan daudenei.
  10. Ikastaroa amaitu eta hurrengo astean (ekainaren 18tik 22ra), aurrez-aurreko azterketak egingo dira Bilbo, Donostia eta Gasteizko EATetan.
2018ko apirilaren 30ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*