Maite zaitut bai, baina ondasunak ondo banatuta!

Estatu Espainolean lau minutuko bikote bat dibortziatzen da. Datu kezkagarria da oso, larriagoa krisi garai honetan; izan ere, hipotekak ordaintzeko diruz eskas dabilena are eskasago ibiliko da abokatuak eta mantenu-pentsioak ordaintzeko.
Hori dela eta, geroz eta bikote gehiagok ondasunen banaketa egiten du. Aukera honekin hasieratik gauzak argi uzten dira, eta dibortzio kasuan, hartu beharreko erabaki ekonomikoak errazagoak dira.
Zer egin behar da ezkontzaren ondasunen-eraentza horretara biltzeko?
Oso erraza da. Ondasunen bananketako-eraentza egiteko, notarioaren aurrean ezkontza-itunak aurkeztearekin nahikoa da. Ondoren, Errejistrora jo behar da, bertan jasota gera daitezen. Izapide hau ezkontza ospatu aurretik zein ondoren egin daiteke.